Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

EUSKO JAURLARITZAREN ORDEZKARITZA BATEK ETA SPRIk BILERA BAT EGIN DUTE ALEMANIAKO BMW ENPRESAKO GOI KARGUEKIN

2013.eko azaroak 22

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburu Arantza Tapia eta SPRIko zuzendari nagusi Alexander Arriola buru izan dituen ordezkaritza bat eta automozioaren klusterreko (Acicae) arduradunak azken orduotan batzartu dira BMW enpresako presidenteorde Herbert Diess doktorearekin, Alemaniara eginiko bisita baten karietara. Bisita horrek helburutzat du are gehiago optimizatzea euskal enpresek Alemanian duten posizioa eta, kasu zehatz honetan, euskal hornitzaileek automobilgintzako mundu mailako potentzia honentzat egiten duten lana babestea.

Klaus Draeger-ek, Erosketen eta Hornitzaileen Sarearen arloko zuzendariak, ere parte hartu du bilera horretan, non BMWko zuzendaritza-karguek azaldu baitute zein estrategia jarraitzen duen BMWk merkatuan eta teknologia arloan; eta, bestalde, euskal enpresek etorkizunean izan ditzaketen aukerak ere aztertu dituzte.

Arantza Tapia sailburuak eta Acicae klusterreko zuzendari Inés Anituak automobilgiltzaren euskal industria eta Eusko Jaurlaritzak sektore horri ematen dion babesa aurkeztu dituzte.

Euskal ordezkaritzak Alemaniara egin duen bisita labur honen helburua izan da SPRIk Munichen irekiko duen bulegoaren azken tramiteei buru ematea, eta bistaldi horren karietara antolatu da BMWko goi karguekin egin den bilera hau; gainera, euskal ordezkariek topaketa interesgarriak izan dituzte Alemaniako beste enpresa batzuekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)