
Eusko Jaurlaritzak EAEko arrantza produktuak sustatuko ditu European Seafood (2010) Azokaren XVIII. edizioan
Jon Azkue sailburuordea euskal sektorearekin batera Bruselasen egongo da
EUROPEAN SEAFOOD EXHIBITION Azokaren XVIII. Edizioa Bruselaseko Parc des Expositons deituriko azoka-esparruan egingo da, apirilaren 27tik 29ra bitartean. Han izango da Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila, arrainaren eta produktu eratorrien sektoreko 8 euskal enpresek aurkezten dituzten produktuak babesteko.
Jon Azkue, Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuordea, eta Jokin Díaz, Eusko Jaurlaritzako Arrantza zuzendaria bertan egongo dira euskal sektorearekin batera.
Euskadiren pabilioian (7. Hall-a- /1717 stand) arrain freskoak, izoztuak, prestatutako janariak eta kontserbak komertzializatzen dituzten enpresak izango dira. Eusko Jaurlaritzaren partaidetza EAEko elikagaien industriako produktuak nazioarteko merkatuetan sustatzeko planaren barruan kokatzen da.
Azoka garatuko den hiru egunetan, parte hartuko duten enpresen produktuak dastatzera emango dira, menua, Artxandako ostalaritza eskolako sukaldariak prestatuko dutelarik.
Arrantzarako Plan Estrategikoaren aplikazioak eta arrantzako produktu eraldatuek nabarmen suspertu dute sektorea. Izan ere, inbertsio handiak egiten ari dira eraldaketa industria hobetzeko eta berritzeko. Gure kostaldeak eskaintzen dizkigun baliabide naturalei esker, espezien ugaritasuna eta kalitatea ezaugarri dutenak, arrantza industriak leku garrantzitsua izatea lortu du Euskal Herriko ekonomian eta bere produktuak munduko merkatu nagusietan saltzen ditu. Euskal erauzketa flota ondoren aipatzen diren ezaugarriengatik da ezaguna: arrantza egiteko baliabide tradizionalak erabiltzeagatik, itsasoko ekosistema errespetatzeagatik eta espezieak iraunarazten laguntzeagatik.
EUROSEAFOOD 2010-n AURKEZTUKO DIREN ENPRESAK ETA PRODUKTUAK
ENPRESA |
WEBGUNEA |
PRODUKTUA |
ARAMENDI Y MARIN (ARAMAR) |
www.aramar.com |
Prestatutakoak (txipiroiak Erromako erara, arrautza-irinetan pasatutako ganbak, irinetan pasatutako txipiroiak...) |
ARRANKOBA |
Izoztutako arraina (berdela, txitxarroa, sardina, hegaluzea, marlina) |
|
COFRADÍA PESCADORES "SAN PEDRO" |
/www.cofradiabermeo.com |
Izoztutako arraina (berdela, sardina, txitxarroa, hegaluzea, marlina,...) |
BACALAOS ALKORTA |
Gatzik gabeko bakailaoa, izoztua eta gatzatua |
|
FECOPE |
Arrain freskoa |
|
CONSERVAS SERRATS |
Hegaluzea eta antxoa xerrak kontserban |
|
PESCADOS LLORENTE, |
Arrain freskoa |
|
YURRITA E HIJOS S.A |
|
Antxoak, bokeroi marinatuak, prestaturiko janariak, kroketak |
-
2010-04-25
Comentario de Twitter:
El Gobierno Vasco promociona los productos pesqueros vascos en la XVIII feria European Seafood 2010. http://bit.ly/99GMkm. Poco a poco Patxi