Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Euskadik elikagaien segurtasunerako politika aitortua eta fidagarria du

2013.eko azaroak 22

  • Lehen sektoreko hirurogeita hamar aditu baino gehiagok hartu dute parte Elikagaien Segurtasunaren Ikerketarako Euskadiko Planaren emaitzen berri emateko EHUko Gasteizko Campusean egin den jardunaldian.
  • Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak eta Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak kudeatzen duten Elikagaien Segurtasunaren Ikerketarako Koordinazio Mahaiak egindako lanaren fruitua da plana.

EHUko Arabako Campusean egin da Euskadin 2011-2013 aldirako ezarritako Elikagaien Segurtasunaren alorreko ikerketa planaren emaitzen berri emateko jardunaldia, ELIKA Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako Sailburuordetzari atxikitako fundazio publikoak antolatuta.

Jardunaldia lehen sektorearen ordezkari diren elkarte, ikerketa zentro eta erakundeei zuzenduta egon da, eta bertan hirurogeita hamarretik gorako adituk hartu dute parte eta Euskadin elikagaien ahalik eta segurtasunik handiena lortzeko sortu diren tresnak zuzenean ezagutu ahal izan dituzte. Jardunaldiaren inaugurazioa Peli Manterola Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren eta Miren Dorronsoro Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren esku egon da.

Manterolak, bere interbentzioan, gogora ekarri du “elikagaien segurtasuna izaera horizontaleko lehentasun politikoa dela Europar Batasunean eta beharrezkoa dela arloan eskumena duten euskal administrazio guztiek modu koordinatuan lan egitea, nekazaritzako elikagaien katean ager daitezkeen arriskuak antzeman, kontrolatu eta prebenitu ahal izateko eta, modu horretan, kontsumitzaileen giza osasunaren babesa bermatzeko ere bai.

“Gaur egun – baieztatu du Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak- Arriskuen Analisiak Arriskuen Analisiak onarpen zabala du elikagaien segurtasunerako politikak oinarritzeko metodologia gisa, eta, hori dela-eta, Euskadin metodologia hori geure egin dugu, elikagaien arriskuak prebenitzeko edo murrizteko erabaki koherente eta proportzionatuak hartu ahal izateko, aholkularitza zientifiko independentea, bikaina eta gardena oinarri hartuta”.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaria, berriz, bat etorri da “departamentuen arteko koordinazioa eta plangintzaren garrantzian”, eta esan du "administrazioak ikerketa bultzatu behar duela, ikerketek ezagutzak sortzen dituztelako eta ikerketari esker sistema etorkizunerako prestatu daitekeelako eta osasun publikoak pertsonen onurarako diren erabakiak hartu ere bai. Dorronsorok adierazi duenez, “Osasun Publikoaren Zuzendaritzan premisa honekin lanean jarraituko dugu, premisa horren ildotik joango dira-eta elikagaien segurtasunaren alorrean egingo ditugun ikerketak”.

Elikagaien Segurtasunaren alorreko Koordinaziorako Mahaiak 

2010ean, ELIKAren ekimenez, abian jarri zen Elikagaien Segurtasunaren alorreko Ikerketak Koordinatzeko Mahaia. Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak eta Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak kudeatzen dute Mahaia, eta bertan arlo horretan ikerketak garatzen dituzten lau zentro nagusiek (AZTI- Tecnalia, NEIKER-Tecnalia, Euskal Herriko Unibertsitatea eta LEARTIKER) eta ikerketa premia estrategikoak kudeatu eta identifikatzen dituzten hiru erakundeek (BIOEF, IHOBE eta ELIKA) hartzen dute parte.

Hauexek dira mahai horren lanen fruitua: (biak hemen kontsultatu daitezke: http://www.nasdap.ejgv.euskadi.net.):

· Elikagaien Segurtasunaren alorrean Ikerketak egiteko Plan Operatiboa, ikerketen ildo estrategikoak ezarri eta arlo horretan lehentasuna duten ikerketa premia eta proiektuak identifikatzen dituena.

· Ikerketa Plataforma, I+G+b alorreko euskal eragile nagusiek osatutakoa, zeinak Euskadin Elikagaien Segurtasunaren alorrean egindako ikerketetatik ateratzen diren ezagutzak eta informazioa partekatzea helburua duen.

ELIKA elikagaien segurtasunerako fundazioa

ELIKA Nekazaritzako elikagaien segurtasunerako euskal fundazioa Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailari atxikita dago, eta 2002an eratu zenez geroztik elikatze katean zehar Elikagaien Segurtasuna bultzatzeko eta sustatzeko ezinbesteko laguntza tresna izan da eta da gure herrialdean. Beste lan batzuen artean, Elikak Elikagaien Segurtasunaren alorrean Ikerketak egiteko Plan Operatiboa bultzatu eta dinamizatzen du, bai eta Arriskuen Analisia egiteko erabakitako egiturak ere (Batzorde Zientifikoa, Batzorde Kudeatzailea, etab.), Euskadiko Elikagaien Segurtasunean funtsezko pieza izanik.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Directora de Salud Pública y Adicciones, Miren Dorronsoro