Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Osalanek “Antolakuntzako arrisku psikosozialen hastapenak” gidaliburua aurkeztu du prebentzioko 400 profesional biltzen dituen jardunaldietan

2013.eko azaroak 21

Hurrengo bi egunetan, Osalanek antolatutako Laneko Psikosoziologiari buruzko IV. Jardunaldietan prebentzioaren arloko 400 profesional bilduko dira arrisku psikosozialek langileen osasunean duten inpaktuari buruz hitz egiteko. Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Juan María Aburto eta Osalaneko zuzendari Izaskun Urienek jardunaldiak inauguratu dituzte gaur. Horietan, 'Antolakuntzako arrisku psikosozialen hastapenak' gidaliburua aurkeztuko dute.

 

Enpresetako barne- eta kanpo-prebentzioko zerbitzuek hainbat motatako 253 gatazka psikosozial hauteman zituzten Euskadin 2008 eta 2010 bitartean. Euskadin, gainerako gizarte aurreratuetan gertatzen den moduan, arazo horiek gero eta ohikoagoak dira, presa handiagoa, ezbehar gehiago eta lan-ordutegi gero eta zorrotzagoak edukitzera eramaten gaituen bizimoduaren ondorioz. Krisiak eragindako inpaktuek, gainera, enpleguaren egoera okertzen dute.

Gaur egun, gure gizartea teknologia berrien eta inguru sozialen eta ekonomikoen aldaketa azkarraren erritmoan garatzen da, eta, ondorioz, lanpostuak nabarmen aldatzen dira; horrez gain, gero eta ohikoagoa da lanpostu-aldaketen, mugikortasun geografikoen eta abarren proposamenak jasotzea. Horien eraginez, langileentzako eragin negatiboak dituzten arriskuak sortzen dira, konpontzeko politika enpresarialak eta administratiboak behar dituztenak.

Eurofound-ek, Europako bizitza- eta lan-baldintzak aztertzeaz arduratzen den fundazioak, langileen estresari dagokion patologia aztertu du eta ondorioak ezin daitezke latzagoak izan: EBko lau langiletatik batek estresa du. Gainera, prebentzio-zerbitzuek erregistratutako 253 gatazketatik 63 estresarekin lotuta daude argi eta garbi. Kausa horren atzetik, kausarik ohikoenak lan-jazarpena (54 kasu) eta lanean indarkeriazko adierazpenak (50 kasu) dira.

Adituen arabera, Europako enpresen % 26k soilik hartu dituzte lanean estresa txikitzeko neurriak. Espainian, indizea % 20tik beherakoa da. Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren ustez, «arrisku psikosozialak kudeatzeko, estresa kasu, lehenik prebentzioaren kultura ezarri behar da, adibidez, arriskuak aurretiaz balioztatzea, hautemandako arazoak prebenitzeko plangintza langileei, kudeatzaileei, zuzendariei, prebentzio-zerbitzuei eta trebakuntza-zentroei zuzendutako informazio- eta trebakuntza-kanpainen bidez, etab.».

Osalaneko zuzendari Izaskun Urienen arabera, «prebentzioaren ikuspuntutik, estresaren aurkako borrokak zenbait lan-baldintzaren gaineko ekintzak eta antolaketako alderdien aldaketa izan behar ditu ardatz, estresa eragiten duten ahalik eta faktore gehienak deuseztatzeko; hala, pertsonen estres-maila txikitu dela nabaritzeko eta etorkizunean estresaren agerpena saihesteko».


"Antolakuntzako arrisku psikosozialen hastapenak" gidaliburua

Duela zenbait urtetik, Osalanen ildo estrategikoetako bat arrisku psikosozialak prebenitzeko plangintza da, eta arlo horretan lan egiten duen unitate zehatz batek lantzen du. Osalanen azken argitalpena, hain zuzen, prebentzioaren arlokoa da, eta prebentzioaren kultura ezartzen lan egiten duten profesionalei zuzenduta dago.

Gure herrialdean, antolakuntzaren arlo psikosozialak jarduera prebentibo txikiena duela onartuz, Antolakuntzako arrisku psikosozialen hastapenak gidaliburuaren helburua profesionalei arriskuak identifikatzen eta neurtzen laguntzea da, bai eta arrisku psikosozialari aurre egiteko prebentzio-jarduerak sortzen ere.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @irmikoier
    2013.eko azaroak 22

    Comentario de Twitter:
    Osalan presenta la guía “Introducción a los riesgos psicosociales organizativos” en unas jornadas que reúnen a 4... http://t.co/oGxhq7h1UU

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)