Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Eusko Jaurlaritzak LOMCEren aurkako errekurtsoa jarriko du Konstituzio Auzitegian

2013.eko azaroak 21

Eusko Jaurlaritzak Konstituzio Auzitegira eramango du Wert ministroak planteatutako hezkuntza-erreforma (LOMCE), baldin eta gaur Senatuak testua dagoen moduan onartzen badu; horrelaxe jakinarazi du gaur goizean Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriartek.  Hezkuntza-erreforma horrek «ez du Euskadik hezkuntza arloan duen berezitasuna aintzat hartzen», adierazi du Uriartek, eta gure hezkuntza-sistema hobetzeko ez duela balioa gaineratu du.

Radio Euskadi irratiko Boulevard irratsaioan elkarrizketatu dute Uriarte sailburua gaur goizean. LOMCEk Euskadin eragin ez dezan saiatu da Eusko Jaurlaritza xedapen gehigarri baten bidez, hezkuntza arloan dituen eskumenak zaintzearren, Uriartek azaldu duenez, baina ezinezkoa izan da zuzenketa horren aurka bozkatu ondoren. «Gure hezkuntza-sistema zaintzeko eta legea saihesteko, eskura ditugun legezko neurri guztiak» erabiliko ditu Eusko Jaurlaritzak, Uriartek esandakoaren arabera.

Heziberri 2020 Planaz, euskal curriculumaz, ere hitz egin du Uriartek. «Gure ikasleen profila zein den, zer gaitasun edukiko dituzten eta gaitasun horiek nola garatuko dituzten ezagutu» nahi du proiektu horrek, sailburuaren hitzetan. Horrek euskal hezkuntza-sistema LOMCEren aurrean «hobetzea eta babestea» ekarriko duela adierazi du era berean. Oinarri komunak hezkuntza-komunitatearekin planteatzeko eta alderatzeko fasean daude orain, ondoren plana dekretuen bitartez nola abiaraziko den ikusteko.

Bake eta Bizikidetza Planaren barruan biktimek emango dituzten testigantzak ere izan ditu hizpide Uriartek elkarrizketan. Ikasleak bizikidetzan eta giza eskubideetan «sentsibilizatzea eta kontzientziatzea» xedetzat dutela esan du Uriartek. Eta testigantza horiek sentsibilizatze hori laguntzen dutela defendatu du.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @iko_stx
    2013.eko azaroak 21

    Comentario de Twitter:
    Uriartek #LOMCE errekurrituko duela esan du http://t.co/F7ObjZlyBf Datorren 27an azalpenak luze eman beharko ditu Legebiltzarrean!

  • @KoldoTellitu
    2013.eko azaroak 21

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco recurrirá la LOMCE al Tribunal Costitucional, beraz ondo aztertuta izango dute juridikoki http://t.co/2fuobHv3Fe

  • @IrakasPublikoa
    2013.eko azaroak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El Gobierno Vasco recurrirá la LOMCE al Tribunal Costitucional. http://t.co/DHOn1hgRIC

  • @ccooirakas
    2013.eko azaroak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El Gobierno Vasco recurrirá la LOMCE al Tribunal Costitucional. http://t.co/DHOn1hgRIC

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)