Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasun Sailak Larrialdi Plana larrialdi aurreko fasean aktibatu du uholde-arriskuagatik

2013.eko azaroak 20

Ohartarazita Euskal Autonomia Erkidegoko larrialdiko eta babes zibileko zerbitzuak

Eguraldiak okerrera egingo duela aurreikusita, Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak larrialdi aurreko fasean aktibatu du Larrialdi Plana uholde-arriskuagatik; larrialdiko eta babes zibileko zerbitzuak ohartarazita daude, horreg atik.

Era horretan, aurreabisuko egoeran dago aholku-kontseilu bat. Alerta-maila igoz gero bakarrik deituko dute, eta Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek eta uholdeek eragin dezaketen udalerrietako alkateek osatzen dute, besteak beste.

Horrelakorik gertatuz gero, euri erruz egiteak eragindako ondorioak arintzeko lanak koordinatzeko egokitzat jotzen dituzten neurri guztiak hartzeko bilduko litzateke aholku-kontseilua.

Horretaz gain, larrialdiko eta babes zibileko zerbitzuak (Ertzaintza, suhiltzaileak, udaltzaingoak, borondate-taldea...) ohartarazita daude jada, uholdeak gerta daitezkeela aurreikusita.

Halaber, oso bereziki URA  Ur Agentzia, Euskalmet  Euskal Meteorologia Agentzia eta foru-aldundiak arroetako arrisku handieneko guneen gaineko jarraipen intentsiboa egiten ari dira.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ilertxundi
    2013.eko azaroak 20

    Comentario de Twitter:
    Ojo a las lluvias de las próximas horas , riesgo de inundaciones http://t.co/Ziy2zreUs3