Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Legebiltzarraren XXX. Urteurrena

2010.eko apirilak 23

Lehendakariak erakundearen hogeita hamargarren urteurrena ospatzeko ekitaldian parte hartu du, Garaikoetxea eta Ibarretxe lehendakari ohiekin batera

Eusko Legebiltzarraren XXX. Urteurrenak, gaur goizean, euskal erakunde guztietako ordezkariak bildu ditu. Patxi López lehendakaria eta egungo Eusko Jaurlaritzako kideak, gizarte, kultura eta ekonomia arloko 200 agintari eta ordezkari inguru bildu dituen ekitaldi honetan izan dira. Lehendakariaz gain, Juan José Ibarretxe eta Carlos Garaikoetxea lehendakari ohiek –José Antonio Ardanza oraindik eriondo dago- parte hartu dute. Ekitaldiaren buru izan dira Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarreko lehendakaria eta Ganberako sei lehendakari ohietatik bost.

Gainera, ekitaldi honetan izan dira, halaber, Iñigo Lamarca Arartekoa, María Silvestre Emakunderen zuzendaria, epaileen munduko, Euskaltzaindiako, Euskadiko Udalen Elkarteko eta alderdi politikoetako ordezkariak.

Ekitaldian zehar, terrorismoaren biktimei omenaldia egin zaie, zehazki, ETAk hildako legebiltzarkideei –Fernando Buesa eta Gregorio Ordoñezi-, GALek hildakoei –Santiago Brouard-i- eta Komando Autonomo Antikapitalistek hildakoei –Enrique Casas-.

1980eko martxoaren 31n eratu zen Legebiltzarraren urteurrenaren ospakizuna, Nestor Basterretxea eskultoreari omenaldia egiteko ere baliatu dute. Hain zuzen ere, bere lanik ezagunenetako bat gailentzen da Eusko Legebiltzarraren bilkura aretoan, 1984. urtetik.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria