Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasun Sailak A-625 errepideko radarra konponduko du, prebentzio- eta disuasio-neurri gisa

2013.eko azaroak 19

Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak A-625 errepidean gertatu diren istripuen kausak aztertu dituzte

Gaur arratsaldeko lehen orduan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko eta Arabako Foru Aldundiko zenbait ordezkari bildu dira, A-625 errepidean gertatu diren eta hildakoak eragin dituzten istripuen kausak aztertzeko. Trafiko Zuzendaritzak eskatutako bileran, txostena prestatu duten teknikariekin batera, Segurtasuneko sailburuorde Josu Zubiaga eta Trafikoko zuzendari Garbiñe Sáez Molinuevo izan dira Eusko Jaurlaritzako ordezkari gisa, eta Herrilan eta Garraio Saileko foru diputatu Alicia Ruiz de Infante eta sail bereko zuzendari Juan Ramírez, Arabako Foru Aldundiaren ordezkari gisa.

Bileran, 2005-2011 aldian Euskadiko errepideetan izan diren istripuei buruzko datu orokorrak eman dituzte. Horien arabera, istripu kopurua ia erdira jaitsi da, baita A-625 errepidean ere.

Txosten teknikoa sortzeko, abiadura-neurketak, datu estatistikoak, hildakoak eragin dituzten istripuen argiketak eta krokisak eta kilometro-puntu bakoitzaren berezitasunen erregistroa –errepidetik behin eta berriz igaroz- eta abiadura mugatzeko seinaleak erabili dituzte.

Azterketa egiteko, ezaugarri eta abiadura-muga ezberdinak dituzten hiru errepide-zati erabili dira. Datu horiekin ondorioztatu da, oro har, eremu osoan abiadura-mugak errespetatzen direla.

Istripuen kausak eta faktoreak aztertu ondoren, segurtasuneko triangeluaren irizpideak kontuan hartuz (ibilgailua, bidea eta giza-faktorea), erakundeek A-625 errepidearen segurtasuna handitzeko neurriak proposatu dituzte, beren eskumenak aintzat hartuz.

A-625 errepidean gertatu diren azken istripuak aztertu ondoren, ez dirudi 635,91 kilometro-puntuko radarrak istripuak saihesteko gaitasunik duenik. Hala ere, Eusko Jaurlaritzako Trafikoko Zuzendaritzak bandalo batzuek erre zuten abiadura kontrolatzeko gailua lehen bait lehen konponduko du, prebentzio- eta disuasio-neurri gisa.

Neurri horren helburua zuhurtziarik gabeko gidariek errepideko abiadura-muga ez gainditzea da.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @tuttoenbilbao
    2013.eko azaroak 19

    Comentario de Twitter:
    Dos años estropeado, casi ná, eh? RT @Irekia_News: El Departamento de Seguridad reparará el radar de la A-625. http://t.co/dT9vHxtDQn

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Alicia Ruiz de Infante, Juan Ramírez