Berriak Lehendakaritza
Eu

Kroaziako Turismo Ministroa Euskadi bisitatzen ari da, turismo eta teknologia arloko lan ereduak ezagutzeko

2013.eko azaroak 20

Iñigo Urkullu lehendakariak bilera izan du gaur arratsaldean Darko Lorencin Kroaziako Turismo ministroarekin, egunotan Euskadi bisitatzen ari den ordezkaritza baten buru baita Darko Lorencin. Zelemir Kramaric ministro ordea ere kide duen ordezkaritza horrek “best practices” deiturikoen ereduak ezagutzeko eta lankidetza harremanak estutzeko gogoa erakutsi du, izan ere Kroaziak Euskadi hartu du eredutzat espezializazio adimentsuaren eskema diseinatzeko, hiru arlotan arreta jarriz: automobilgintzan, egurgintzan eta turismoan, gastronomia erreferente delarik.

Kroaziak alor horietako kluster sistema ezagutu nahi du, eta batez ere bere turismo gastronomikoa garatu eta ezagutarazi nahi du. Gaur goizean agintari kroaziarrek bilerak izan dituzte Itziar Epalza Merkataritza eta Turismo sailburuordearekin eta Arantza Madariaga Basquetour-eko zuzendariarekin. Arantza Madariagak Euskadik alor horretan duen esperientzia eta lan egiteko moduaren berri eman die agintari kroaziarrei Turismoaren Euskal Agentziara egin duten bisitaldian.

Baquetour-en zehatz-mehatz ezagutu dituzte zenbait proiektu, hala nola, Euskadi Gastronomika.  Eusko Jaurlaritzaren apustu bat da Euskadi Gastronomika, eskualdeetatik aberastasuna sortzen duena, eta lankidetza publiko eta pribatua duen garapen turistikoaren eredua dena, gastronomiaren eta euskal ardoen inguruan. Euskadi Gastronomikan lehen sektoreari eta turismoari lotutako 800 enpresa daude gaur egun, sinergiak batuta enogastronomiaren turismo erreferente bilakatzeko.

Geroago, Mertxe Garmendia Turismo zuzendariak lagunduta, CiCtourGUNE bisitatu du ordezkaritza kroaziarrak, turismo sektoreko lehiakortasunaren esparruan bikaintasun ezagutza sortzen duen zientzia eta teknologia zentro hori ezagutzeko bertatik bertara.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @InnobasqueNews
    2013.eko azaroak 25

    Comentario de Twitter:
    The Croatian #Tourism Minister visits the #Basque Country to discover the models in #technology and tourist sectors http://t.co/2vbbdM7qRG

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Darko Lorencin Ministro de Turismo de Croacia