Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Euskal Administrazio Publikoko 83 langilek telelanaren bitartez egingo dute lan bihar astehelenetik aurrera

2013.eko azaroak 24

 

  • IVAP da telematikoki lanean langile gehien izango dituen erakundea, atzetik hurrenez hurren Osasun Saila eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila dituela.
  • Telelana aukeratu duten Euskal Administrazio Publikoko langileen profil ohikoena honakoa da: emakumea, 41 eta 50 urte artekoa eta goi mailako teknikarien A talde profesionaleko kidea.
  • Telelangileek Interneteko konexioa ordainduko dute, eta, sail bakoitzak, berriz, ekipamendu informatikoa jarriko du, batez beste urteko 679 euroko kostua izango duena.

 

Bihar azaroaren 25etik aurrera eta hamabi hilabeteko epean, Euskal Administrazio Publikoko 83 langilek telelanaren bitartez beteko dituzte euren zereginak. Hain zuzen ere, 52 emakume eta 31 gizonezko izango dira.

Sexuaren araberako banaketa

SEXUA

EHUNEKOA

Emakumezkoak

% 62,6

Gizonezkoak

% 37,4

Telelanaren bitartez lan egiteko aukera onartu zaienek euren sailetako arduradunekin adostuko dute zenbat denboraz arituko diren telelanean, baita telelana noiz hasi eta noiz bukatuko duten ere. Epe hori ez da inola ere urtebete baino luzeagoa izango, hori baita onartutako aldi luzeena.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea izango da telenean langile gehien izango dituen erakundea, hamazortzi guztira. Jarraian, hurrenez hurren, Osasun Saila eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila daude.

 

ERAKUNDEAREN/SAILAREN ARABERAKO BANAKETA

ERAKUNDEA/SAILA

GUZTIRA

GIZONEZKOAK

EMAKUMEZKOAK

IVAP

18

6

12

OSASUN SAILA

12

5

7

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA

12

6

6

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA

10

3

7

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA

7

1

6

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA

7

4

3

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA

5

1

4

LEHENDAKARITZA

3

2

1

EMAKUNDE

3

1

2

OGASUN ETA FINANTZA SAILA

2

0

2

SEGURTASUN SAILA

1

1

0

LEHIAREN EUSKAL AGINTARITZA

1

0

1

HABE

1

1

0

LANBIDE

1

0

1



 

 

 

Adinari erreparatzen baldin badiogu, telelanaren alde egin duten langileen artean adin tarte ohikoena 41 urtetik 50era doana dela ikusiko dugu, 37 langilerekin guztira. Aldiz, hurrengo hamabi hilabeteotan, lau bakarrik izango dira telelanaren bidez lan egingo duten 60 urtez gorako langileak.


Adinaren araberako banaketa

ADINA

LANGILE KOPURUA

31 urtetik 40ra

24

41 urtetik 50era

37

51 urtetik 60ra

18

60 urte baino gehiago

4

 

Hurrengo hilabeteetan telematikoki lan egingo duten Euskal Administrazio Publikoko langileen gehiengoa, % 86,7 hain zuzen ere, goi mailako teknikarien A talde profesionaleko kideak dira, hau da, lizentziatuak.

Talde profesionalaren araberako banaketa

TALDE PROFESIONALA

LANGILE KOPURUA

A taldea

(Goi mailako teknikariak – Lizentziatuak )

72

B multzoa

(Erdi mailako teknikariak − Diplomatuak )

8

C taldea (Administrariak)

3

 

Kostu ekonomikoa

Telematikoki lanean hasi baino lehenago, langileek hamar orduko ikastaroa jasoko dute online, ikastaro hau gainditu beharko dute.

Langileek askatasun osoz aukeratu ahal izango dute nondik egingo duten lan. Hori bai, honako baldintza hau bete beharko dute ezinbestean: beharrezko telekomunikazio sistemak izan beharko dituzte, hau da, Interteko konexioa. Zerbitzu horrek sortuko dituen kostuak langileak berak ordaindu beharko ditu.

Bestalde, sail bakoitzak ordaindu beharko du langileei beharrezko ekipamendu informatikoa eskaintzeak eragingo duen kostua. Aurreikusi denez, langileko urteko kostua 678,96 eurokoa izango da.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau