Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Euskadik Bartzelonako EIBTM azokan parte hartzen du, munduko garrantzitsuena MICE-n

2013.eko azaroak 19
  • Mertxe Garmendia, Eusko Jaurlaritzako Turismo zuzendaria, eta Arantza Madariaga Basquetour agentziaren zuzendari nagusia, 3 euskal hiriburuak eta 15 bat euskal enpresa dauden Euskadiren stand-ean dira.
  • Urteroko azoka hau gaur hasi da eta datorren 21era arte luzatuko da.

Eusko Jaurlaritza, Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziaren bidez, Bartzelonako Feria Internacional de Incentivos, Viajes de Negocios y Reuniones, EIBTM, azokan dago, arlo honetan munduko azokarik garrantzitsuena.

Jaurlaritza ordezkatuz, gaurtik hasi eta datorren 21era arte ospatuko den hitzordu honetara Mertxe Garmendia, Eusko Jaurlaritzako Turismo zuzendaria, eta Arantza Madariaga, Basquetour-eko zuzendari nagusia joan dira.

Euskadik azokan 3 hiriburuak ordezkatuta dauden stand-arekin eta 15 euskal enpresarekin parte hartzen du.

EITBM azoka negozio bidaietako profesionalei zuzendua dago eta mundu guztiko erakusleak biltzen ditu, besteak beste, agentziak, hotel-kateak, turismo bulegoak eta jomugak. Gainera, harreman komertzialak gauzatzeko eta indartzeko gunean da. Hiru egunetan 3.100 nazioarteko erakunde baino gehiago izango dira, 7.000 produktu eta zerbitzu ordezkatzen, konbentzioetarako guneak, hotelak, jomugak, tecnología, negozio bidaiak eta ekitaldietarako hornitzaileak, esaterako.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak