Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariaren ustez hizkuntzen arteko berdintasuna sustatzean herritarren artekoa bultzatzen da

2013.eko azaroak 20
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu Lehendakariak adierazi du euskarak eta hizkuntza-bizikidetzak Eusko Jaurlaritzaren Gobernu-ekintzan “lehentasunezko esparrua” hartzen dutela. Lehendakariarentzat hizkuntzen bizikidetza “gizarte-bizikidetzaren zati bazaezina” da. Zentzu honetan, Urkulluk adierazi du hizkuntzen berdintasun sozialerantz gerturatzeko egiten den ahalegin oro, herritarren arteko berdintasunaren aldeko pausua dela. Euskararekiko konpromisoa azpimarratu du Lehendakariak “erreferentziazko erakunde” bezela izaendatu duen Euskaltzaindiaren egoitzan.

Iñigo Urkullu Lehendakaria Andres Urrutia buru den Euskaltzaindiako arduradunekin batzartu da. Batzarraren ostean biak bilkuraren balorazioa egin dute.

Euskara bizitzerritzearen erdigunean kokatu du Urkulluk Euskaltzaindia. 1986an Euskara Batua eratzeko erabakia goraipatu du Lehendakariak hori izan baitzen, bere ustetan, euskarak bere burua berritzeko hartutako “bide ezin emankorragoa”, corpusaren bilakaera alegia. Lehendakariak onartu du urrats sendoak ematen ari garela euskarak bereak ez zituen espazioak eskuratuz: eskola, unibertsitatea, hedabideak, zientzia... baina Lehendakariak begirada etorkizunera jarriaz komunikazio behar berriei erantzuteko premia dagoela  adierazi du.  Hizkuntza beraren lanketa iraunkorra egiteko deia egin du Urkulluk

Euskararen Nazioarteko Eguna
Euskaltzaindiak hizkuntzari egindako ekarpena “ezinbestekoa” dela azaldu du Urkulluk. Hori dela eta aurntego Euskararen Nazioarteko Egunean Jaurlaritzak gogoan izango du zendu berri den Jean Haritschelar, akademiaren kide eta “euskalari handia”, Urkulluren hitzetan. Denen aitortza merezi duena.



Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Andrés Urrutia, Pte. de Euskaltzaindia