Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

366.000 euro alternantziaren bidezko prestakuntzarako. (2013-11-19(e)ko Kontseiluan hartutako erabakia)

2013.eko azaroak 19

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du 2013-2014ko ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxeetan eta udal titularitateko ikastetxe publikoetan alternantziako prestakuntza-proiektuak aurrera eramateko diru-laguntzak deitzen dituen agindua.

Alternantziako prestakuntza-proiektuak, Lanbide Heziketako titulu bat lortzera bideratuak, diruz, 366.000 euroko zenbateko globalean, laguntzea du agindu honek helburu, 2013-2014ko ikasturtean aurrera eramango den ikaskuntza-prozesu baten bidez.

Ikastetxean bertan eta lantokian egiten diote prestakuntzari aurre alternantziako prestakuntza-proiektuek eta gaitasun profesional, pertsonal eta sozialak hobetzea dute helburu, hasierako Lanbide Heziketaren titulu bat ikasketak eta enpresan ordaindutako lan-jarduera bat batera eginez lortzeko. Heziketa-zikloak egiten dituzten pertsonen prestakuntzari eta pertsona horiek enpresen produkzio-sistemara sartzeari eman nahi zaie laguntza, pertsonen ikaskuntza integralaren eredu bat garatuz.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @lanbideejgv
    2013.eko azaroak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: 366.000 para la Formación en Alternancia. (Acuerdo del Consejo de Gobierno del 19-11-2013). http://t.co/0UFeimXNtq