Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Gobernu Kontseiluak Ibaiak eta Errekak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana onartu du. (2013-11-19(e)ko Kontseiluan hartutako erabakia)

2013.eko azaroak 19

Dekretua, EAEko ibaiak eta errekak (Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdekoak) antolatzeko lurraldearen arloko Planaren aldaketa behin betiko onartzen duena.

Dekretua, Ingurumen eta Lurralde Politikako Saileko Estatistika Organo Berezia sortzen duena eta bere antolamendu eta funtzionamendua ezartzen dituena.

Dekretua, zeinaren bidez urgentziako deklaratzen baita Arabako Foru Aldundiak, nahitaez desjabetzeko, honako eskubide eta ondasunak okupatzea: Lezako ospitaleko isurkinak Lezako saneamendu sarera (Leza-Navaridas intertzeptagailua) isurtzeko proiektua burutzeko beharrezko ondasun eta eskubideak.

Dekretua, zeinaren bidez urgentziako deklaratzen baita Gipuzkoako Foru Aldundiak, nahitaez desjabetzeko, honako eskubide eta ondasunak okupatzea: Karabel-portu bizikleta eta oinezkoentzako bidea (3. ibilbidea: Donostia-Beasain, 03 005F zatia) egiteko proiektua (4-BI-42/2012) burutzeko beharrezko ondasun eta eskubideak.

LABURPENA

GOBERNU KONTSEILUAK IBAIAK ETA ERREKAK ANTOLATZEKO LURRALDEAREN ARLOKO PLANA ONARTU DU

Oniritzia eman zaio Karabel-Portuko bizikleta-oinezkoen ibilbiderako lursailak desjabetzeari

Gobernu Kontseiluak, gaur goizean, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren dekretu bat onartu du Kantauri eta Mediterraneo isurialdeei dagokien EAEko Ibaiak eta Errekak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana behin betiko aldatzen duena.

Era berean, oniritzia eman zaio Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren estatistika-organo berezia sortzeari eta berorren antolakuntza eta funtzionamendua ezarri dira.

Ingurumen eta Lurralde Politikarekin zerikusia duten beste dekretu batzuk hauek izan dira: Karabel-Portu bizikleta-oinezkoen bidea eraikitzeko proiektuaren eraginpeko ondasun eta eskubideak nahitaez desjabetzeari buruzkoa (3. Ibilbidea: Donostia-Beasain. Tartea: 03005F) (kodea 4-BI-42/2012), eta Arabako Foru Aldundiari Lezako Ospitaleko isurpenak Lezako saneamendu-sarera (Leza-Navaridaseko hodi biltzailera, Arabako Errioxan) bideratzeko proiektuaren eraginpeko ondasun eta eskubideak nahitaez desjabetzeko eskumenak ematen dizkiona.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @emiezquerra
    2013.eko azaroak 20

    Comentario de Twitter:
    El Consejo #GobiernoVasco aprueba Plan Territorial Sectorial de Ordenación de Ríos y Arroyos. http://t.co/9hyNVjbpL0

  • @vg_ataria
    2013.eko azaroak 20

    Comentario de Twitter:
    @Irekia_News El Consejo de Gobierno aprueba el Plan Territorial Sectorial de Ordenación de Ríos y Arroyos http://t.co/Q3ZM28ZXFO