
Akordioa, Euskadiko Musikari Elkartuak elkarteari zuzeneko diru-laguntza ematen diona, urteko jarduera finantzatzeko, 2013an. (2013-11-19(e)ko Kontseiluan hartutako erabakia)
LABURPENA
40.000 EURO EUSKADIKO MUSIKARI ELKARTUENTZAT
Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Euskadiko Musikari Elkartuak-Músicos Asociados de Euskadi elkarteari 40.000 euroko diru-laguntza zuzena ematea onartu du, 2013 urteko edukien inguruko, komunikazio arloko eta bazkideak bilatzeko jarduerak finantzatu ditzan.
Diru-laguntzaren ordainketa bi zatitan egingo da: kopuruaren %75 laguntza onartu ondoren, eta gainerako %25 berriz, laguntzaren justifikazioa aurkeztu ondoren. Justifikazio hau faktura originalak (edo kopia konpultsatuak) aurkeztuta egingo da, burututako jardueren inguruko txostenarekin batera. Dokumentazioa aurkezteko epea 2013ko abenduaren 31n amaituko da.