Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Akordioa, Musika Industriaren Elkarteari zuzeneko diru-laguntza ematen diona, urteko jarduera finantzatzeko, 2013an. (2013-11-19(e)ko Kontseiluan hartutako erabakia)

2013.eko azaroak 19

LABURPENA

63.000 EURO MUSIKA INDUSTRIEN ELKARTEARENTZAT (MIE)

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Musika Industrien Elkarteari (MIE) 63.000 euroko diru-laguntza zuzena ematea onartu du, 2013 urteko edukien inguruko, komunikazio arloko eta bazkideak bilatzeko jarduerak finantzatu ditzan.

Diru-laguntzaren ordainketa bi zatitan egingo da: kopuruaren %75 laguntza onartu ondoren, eta gainerako %25 berriz, laguntzaren justifikazioa aurkeztu ondoren. Justifikazio hau faktura originalak (edo kopia konpultsatuak) aurkeztuta egingo da, burututako jardueren inguruko txostenarekin batera. Dokumentazioa aurkezteko epea 2013ko abenduaren 31n amaituko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau