Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadi Literatura Sariak irakurtzeko eta idazteko aukera ematen digute"

2013.eko azaroak 19
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Lehendakariak eta uriarte sailburuak XVII edizioko Euskadi Literatura Sariak eman dituzte

Iñigo Urkullu Lehendakariak Euskadi Literatura sarien garrantzia azpimarratu du, idazteko eta irakurtzeko gonbitea zablatzen dutelako. Zazpi sari, zazpi arrazoi irakurketa eta idazmena praktikan jartzeko. Horixe izan da ere hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburu Cristina urartek azpimarratutako ideia. Biek idazle, itzultzaile, “sortzaileak” azken finean, bere ekinean jarraitzeko eskakizuna egin diete.

Lehendakariak eta Uriarte sailburuak  Donostian ospatu den XVII Euskadi Literatura Sariak banatu dituzte. Euskaraz eta gazteleraz eginiko euskal literatura omentzea bilatzen dutenak.

Euskarazko Literatura saria Ramon Saizarbitoriari eman diote bere "Martutene" lanagatik. "Bere lanik onena, intimoena", epaimahaiaren iritziz. Lan honen oinarrian daude afektibotasuna, "elkar ulertzeko ezintasuna"; gizartea, "politika-iritzi ezberdinen talka"; eta literatura, "diskurtsoaren osotasuna".

Gaztelaniazko Literatura saria Ramiro Pinillak hartu du, "Aquella edad inolvidable" lanagatik. Epaimahaiak horrela deskribatu du: "gaztaroa eta fideltasuna, arrakasta eta porrota ardatz dituen eleberri zoragarria".

Euskarazko iztulpenari saria Iñaki Mendigurenek eta Sarah J. Turtle-k hartu dute “Tom Sawyerren abenturak” lanagatik. "kalitatezko" itzulpena da, XIX. mendeko klasikoa gaurko irakurle eta euskararen legeetara hurbiltzea lortu duena.

Elena Odriozolak Ilustrazioari zuzendutako saria hartu du “Tropecista” lanagatik. "Osotasun bakar moduan ulertzen den lanaren adibidea da hau, ezer aliritzira uzten ez duen lana", epaimahaiaren iritziz. 

Gaztelerazko saiakeran saria hartzen Iban Zaldua izan da “Ese idioma raro y poderoso” lanarekin. Euskal literatura zertaz doan azaltzen duen gida antzeko bezela deskribatu du bere lana.

Jon Susupek Euskarazko saiakera saria hartu du "Oi Europa!" lanagatik. Europaren defentsa egitea izan da testu honen bidez bilatu duen jomuga, nazioen aniztasunean batasuna den Europarena.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Lurds_G
    2013.eko azaroak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Euskadi Literatura Sariak irakurtzeko eta idazteko aukera ematen digute". http://t.co/eYME4pJGnz

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)