
Eusko Jaurlaritzak laguntza emango die behar egoeran dauden herritarrei dagozkien tratamendu medikuarekin jarraitu dezaten
Gobernu Batzordeak onartu du Diru-laguntza dekretua, diru-sarrera gutxiago izan eta bebesik gabeko egoeran dauden pertsonak mediku tratamenduak inongo kosturik gabe erosteko aukera izan dezaten. Osasun sailburu Jon Darponek azaldu du, Kontseiuaren osteko prentsaurrekoan, laguntza hauek bilatzen dutela medikuak agindutako tratamendua bertan behera ez uztea. Horrek, Darponen ustez, osasun arazo handiagoa sor ditzakelako. Horrela, diru-laguntza hauen bitartez ekitate-printzipioari eustea duela helburu, adierazi du Osasun sailburuak.
Laguntza hauek eskatu ahal izango dituzten pertsona-taldeen artean, 18.000 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak dituzten pentsiodunak, langabezia prestazioarik jasotzen ez duten langabetuak eta osasun asegururik ez duten etorkinak daude, besteak beste. Sailburuaren ustez ia milioi erdi lagun izango dira prestazio honen hartzaile. Laguntza eskatzeko modu edo lekuari dagokionez, herritarrek anbulategian, lurralde ordezkaritzetan edota “Zuzenenan” arreta zerbitzuaren bidez eskatu beharko dituzte. Diru-laguntzak urtekoak izango dira, eta uztailaren 1az geroztik ordaindutako kopuruak itzuliko zaizkie herritarrei sei hilabetero. Guztira 18 milioi euro daude aurreukusita, baina Darponen hitzetan, “handitu” daitekeen kopurua da.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzak Estatuko Gobernuaren aurrean errekerimendua aurkeztuko du banakako osasun-txartelaren gaineko araudia bazter dezan. Jaurlaritzako bozeramaile Erkorekak azaldu duenez, araudia hain da sakona eta zehatza, ez diela aukerarik ematen autonomía erkidegoei erantzuteko behar operatibo eta antolakuntza beharreri. Espainiako Gobernuak ezezko erantzuna ematen badu, Jaurlaritzak auzi-errekurtsoa aurkeztuko duela jakinarazi du Erkorekak.
Bozeramaileak azaldu du datorren Gobernu Kontseiluak Bake eta Bizikidetza Plana onartuko duela. Oraingoz Gobernuak 30 ekarpen onartu ditu eta Erkorekak aurreratu du planean aurreko legealdian Legebiltzarrean onartutako Lurzoru Etikoa “argi eta garbi” agertuko dela, inork horren inguruko zalantzarik izan ez dezan, gehitu du bozeramaileak.
Azkenik, Erkorekak gaur Konstituzio Auzitegiak eutsiko dion Atutxa, Knörr eta Bilbao kasuaren inguruan mintzatu da. Bozeramaileak adierazi du ez dutela inoiz ulertu ezta babestu ere “erakunde bat defendatzeagatik eta horren aginduak betetzeagatik kondenatuak izatea”. Hori dela eta Jaurlaritzak itxaropena du Auzitegi Konstituzionalak epaiaren bitartez “pertsona hauen irudia eta izen ona bere lekuan jarriko dituela”, esan du bere bozeramaileak, jaso zituzten epaiak eta kondenak ez baitzuten, honen ustez, inolako “ganorarik”.
Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2013.11.19)
-
2013-12-02
Comentario de Twitter:
O #PNV é de dereitas. Esta é a política social do PP dende hai anos, verdade? #ContradiciónsPolíticas http://t.co/S9cunMDZGh -
2013-11-20
Comentario de Twitter:
Irekia - El Gobierno Vasco ayudará a los ciudadanos más desfavorecidos para que continúen con... http://t.co/c7c7xeAJAF -
2013-11-20
Comentario de Twitter:
Los ciudadanos más desfavorecidos en la CAV podrán continuar con sus tratamientos farmacológicos http://t.co/EFk8ly3UYy -
2013-11-20
Comentario de Twitter:
RT @iurkullu: Los ciudadanos más desfavorecidos en la CAV podrán continuar con sus tratamientos farmacológicos http://t.co/EFk8ly3UYy


