Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Bittor Oroz: “Arabako Errioxako produktuaren kalitatea eskualdearen goruntz dijoan turismoaren oinarria da”

2013.eko azaroak 15

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikdura politikarako sailburuordetzak, Bittor Orozek Arabako Errioxako ardogileen jardueraren garrantzia azpimarratu du, Biasterin izan den Komunikazio Enoturistikoko III. Foroaren amaiera ekitaldian.

Produktuen kalitateak eskualde honetan gorantz doan turismoari egiten dion ekarpena azpimarratu du arrakasta honen oinarrian baitago. Jaurlaritzaren ustez lehen eta bigarren sektoreentzat irtenbide ekonomiko berriak landu behar dira.

“Produktuaren atzean, -esan du Orozek- nekazariak eta ardogileak ditugu, lurraldeari eusten dioten profesionalak dira. Gero eta jende gehiagok baloratzen duen kultura eta izaera ordezkatzen dute profesionalak dira. Komunikazio Enoturistikoko III. Foroak 130 lagun elkartu ditu Biasterin, tartean, bida agenteak, kazetaria espezializatuak, etab. Bertan, aukera eta eskaintza berriak ezagutu dituzte, beti ere, Arabako Errioxa turismo ikuspuntutik eskualde eredugarritzat hartuta.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)