Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Salburuko osasun-zentro modernoa inauguratu du

2013.eko azaroak 18

Salburuko osasun-zentroak historia kliniko digitala beste ezer behar izan gabe funtzionatzeko teknologia dauka

Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi duenez, Salburuko osasun-zentroa «etorkizunera begira dagoen errealitatea da». Zentro aurreratua da, erabiltzaileei historia kliniko digitala beste ezer behar izan gabe arreta emateko prestatuta dagoena. Lehendakariak nabarmendu du urrats berri bat eman dela «lehen mailako eta ospitaleko arreten integrazioan», eta pazientea arreta-jardueron «ardatza» dela.  Aurrerapauso hori, era berean, «osasun-zerbitzu publiko, unibertsal eta kalitatezkoa» bermatzeko eman da, Urkulluk esandakoaren arabera.

Urkullu lehendakariak, Jon Darpón OsasunEKO sailburua lagun zuela, ireki ditu Salburuko osasun-zentroko ateak gaur goizean. Instalazioak bisitatu ostean, lehendakariak zentro honetan 5,7 milioi inbertitu direla gogorarazi du. Emakumeen arretarako zentroa dago bertan, buruko osasunerako beste bat, baita kontsultak eta larrialdietarako gunea ere.

Lehendakariak azpimarratu duenez, Salburuko zentroak «gehien bat gazteak» dauden populazio bati eskainiko dizkio zerbitzuak; horrela, belaunaldi berrien beharretara egokitutako zerbitzu modernoa emango da. Aurreikusitakoaren arabera, populazioa haziko denez, zentroak 30.000 pertsonari eskainiko dio arreta-estaldura datozen urteetan.

(Informazio gehiago atxikitako dokumentuan)

 

 

10 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GasteizErdialde
    2013.eko azaroak 19

    Comentario de Twitter:
    Lehendakariak Salburuko osasun-zentro modernoa inauguratu du
    http://t.co/OcXIDSAANk http://t.co/ZqVq1Ua0Ju

  • @don6041a
    2013.eko azaroak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Nuestra apuesta es y será un sistema sanitario vasco público, universal y de calidad http://t.co/SBnhKFmNVD

  • @Gorka_Iturriaga
    2013.eko azaroak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Nuestra apuesta es y será un sistema sanitario vasco público, universal y de calidad http://t.co/SBnhKFmNVD

  • @etxegoyen_irun
    2013.eko azaroak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Nuestra apuesta es y será un sistema sanitario vasco público, universal y de calidad http://t.co/SBnhKFmNVD

  • @euenfermeria
    2013.eko azaroak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [BERRIA] Lehendakariak Salburuako osasun zentro berria inauguratu du ► http://t.co/Lg3AAMKysv #gasteiz #vitoria #osakidetza #e…

  • @jaionearratibel
    2013.eko azaroak 18

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Lehendakari inaugura el moderno centro de salud de Salburua http://t.co/bA944SxHyL

  • @JosJosebandoni
    2013.eko azaroak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Nuestra apuesta es y será un sistema sanitario vasco público, universal y de calidad http://t.co/SBnhKFmNVD

  • @ilertxundi
    2013.eko azaroak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Nuestra apuesta es y será un sistema sanitario vasco público, universal y de calidad http://t.co/SBnhKFmNVD

  • @gorka__urtaran
    2013.eko azaroak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Nuestra apuesta es y será un sistema sanitario vasco público, universal y de calidad http://t.co/SBnhKFmNVD

  • @iurkullu
    2013.eko azaroak 18

    Comentario de Twitter:
    Nuestra apuesta es y será un sistema sanitario vasco público, universal y de calidad http://t.co/SBnhKFmNVD

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)