Berriak Segurtasuna
Eu

Ertzaintzaren egitura berriak sinpletu eta argitu egin du aginte-katea, dibisio-kopurua txikituta, ertzain-etxeak indartuko ditu eta ikerkuntza-plazak ugaritu, eta Inteligentziako Bulego Nagusia sortuko du

2013.eko azaroak 20
Datozen egunetan argitaratuko dira EHAAn egitura-agindua eta LZ berria

Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Heredia, Segurtasuneko eta Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuorde Josu Zubiaga eta Iñaki Gurtubairekin eta Ertzaintzaren Zuzendari Gervasio Gabirondorekin batera izan da gaur Eusko Legebiltzarreko Erakunde, Segurtasun eta Justizia Batzordean, berak eskatuta, Ertzaintzaren 2016 Ortzimuga Plan Estrategikoak xedatutako bide-orrian jasotako Ertzaintzaren egitura berria azaltzeko.

Lau dira Ertzaintzaren berregituraketaren azpian dauden ardatz estrategikoak: (a) gertutasunak eta eraginkortasunak eragindako aintzatespen sozial handia erdiestea, (b) prebentzio aktiboan oinarritutako eta inteligentzia eta ikerkuntza kriminal eraginkorrek lagundutako zerbitzua eskaintzea, (c) bere kudeaketara etengabeko hobekuntza eta besteekiko elkarlana gehitzea, hartara bere erantzuna behar berrietara egokitzearren, eta (d) konpromisoz eta barne-kohesioz lan egitea.

Lehengo bost dibisioak (Ikuskaritza eta Administraziokoa, Herritarren Segurtasunekoa, Trafikokoa, Ikerketa Kriminalekoa eta Informaziokoa eta Terrorismoaren Kontrakoa) berrantolatu eta bi bakarrik izango dira (Herritarren Babesa eta Ikerkuntza Kriminala), gehi Inteligentziako Bulego Nagusia, horien lagungarria, bai oro har, bai lurraldeka.

Herritarrak Babesteko dibisioak izango du prebentzioko polizia-lanaren, herritarren segurtasunaren ardura; Ikerkuntza Kriminaleko dibisioak, berriz, delituaren kontrako erreakzioarena izango du.

Dibisioen kopurua murrizteak eta egitura berria ezartzeak gaur egungo agintedunen kopurua 190etik 161era pasatzea eragingo du. Zehazki, 7 superintendente ez, 3 baizik; 21 intendente ez, 19 baizik; 58 komisario ez, 62 baizik eta 104 komisariorderen ordez, 77 izango dira.

Poliziaren behatokia

Antolamendu berriaren datu gogoangarrietako bat da Inteligentziako Bulego Nagusia sortzea, zeinak informazio kriminal eta intzidentala biltzeko, tratatzeko eta sistematikoki analizatzeko ardura izango baitu.

Herritarrak Babesteko eta Ikerkuntza Kriminaleko dibisioen ardatz antolatzailea da bulego berria, eta Ertzaintzako arduradunei erabakiak hartzen lagundu die. «Polizia-inteligentzia Ertzaintzaren xede orokorrean txertatzea beste zereginik ez du, nola erabaki estrategikoak hartzeko, hala erabaki taktikoak hartzeko, delitua prebenitzean zein hura ikertzean. Labur esanda, gorabidean diren arriskuen eta herritarrek segurtasun-arrisku moduan aditzen dituzten elementuen behatokia izango da» adieraz du Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburuak.

178 ertzain esleitu zaizkio Inteligentziako Bulego Nagusiari, gehienak orain arteko Informazioko eta Terrorismoaren kontrako dibisioan eta gaur egungo Laguntza Operatibo eta Teknikoko Unitatean (LOTU) aritutakoak. Horiei gehitu behar zaizkie ikerkuntzako espezialisten plaza berriak, trafikokoak zein Polizia Judizialekoak eta oso espezializatutako ikerkuntzako unitate zentralekoak eta lurraldeetako unitateetakoak.

Ertzain-etxeak, jarduera-zentro nagusiak

Organigrama berrian aparteko garrantzia hartu du 25 komisariako sareak, poliziaren jardueraren zentro nagusiak direnez; 5.800 ertzainek baino gehiagok egiten dute lan horietan. Guztien % 72k, hain zuzen. «Hauxe da egitura berriaren bidez lortu nahi dugun helburuen peskizan dugun benetako balio estrategikoa: herritarren arreta eta segurtasuna, ikerkuntza, polizia-inteligentzia, prebentzioa, babesa…». Hala mintzatu da Segurtasuneko saileko burua.

«Gure apustua komisariak sendotzea da, herritarren eta haien segurtasunaren ardura duten ertzain aktiboen arteko topagune moduan. Herritarren segurtasuna, kalean egotea, informazio-fluxuak, poliziaren ikerkuntzaren eta inteligentziaren emaitzak aplikatzea… Ertzaintzaren jarduera hori guztia egunero egiten diren briefing-etatik, lan-bileretatik eta komisarietan gauzatzen diren ebaluazio-prozeduretatik dator. Eta komisarietara itzuli behar dute hartzen diren erabaki estrategiko guztiek», gehitu du Beltrán de Heredia sailburuak.

Ertzainen banaketa, arloka

Egitura berrian, ertzainen % 72 Herritarren Segurtasuneko dibisioari esleituko zaizkio. Ertzainen % 21, berriz, Ikerkuntza Kriminaleko dibisioari esleituko zaizkio, % 3 Inteligentziako Bulego Nagusiari eta % 4, azkenik, Ertzaintzaren Zuzendaritzari eta Burutzari laguntzeko egiturei.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @MPLAPO
    2013.eko azaroak 20

    Comentario de Twitter:
    "@rgartzia: nueva estructura de la Ertzaintza simplifica y clarifica la cadena de mandos al reducir las divisiones,. http://t.co/FwpHY4GOMX"

  • @rgartzia
    2013.eko azaroak 20

    Comentario de Twitter:
    La nueva estructura de la Ertzaintza simplifica y clarifica la cadena de mandos al reducir las divisiones,... http://t.co/ve3jCYQxXJ

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)