Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Eusko Jaurlaritza, Reina Sofia Museoaren Patronatuan

2013.eko azaroak 14

Eusko Jaurlaritza, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailaren bidez, Reina Sofia Arte Zentroa Museoaren Patronatuko kide izango da aurrerantzean. Lehen aldiz, Madrilgo pinakotekak autonomia erkidegoak bere funtzionamenduan parte hartzera gonbidatu ditu. Euskadik, Kataluniak eta Galiziak bezalaxe, museoaren Patronatuan lekua izango du ondorengo hiru urteetarako. Kultura arloko eskuduntza  transferitua izan eta gisa horretako museoren bat duten autonomia erkidegoei ireki zaie txandakako parte hartze hau.

Atzo arratsaldez izan zen Patronatu berriaren lehen bilera, Eusko Jaurlaritzaren ordezkari Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua eta Joxean Muñoz sailburuordea bertan zirela.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)