Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Klima-aldaketaren aurkako ekintzen berri emango du Euskadik, Varsovian egingo den Klimari buruzko mundu-gailurrean

2013.eko azaroak 15


• Garapen Jasangarriaren aldeko Eskualde Gobernuen Sarearen aurrean mintzatuko da Galera sailburuordea Varsovian
• Igorpenei eusteko Kyotoko bi helburu bete ditu EAEk: oinarri-urtearekin alderatuta isuriak % 14z azpitik edukitzea eta xurgapen-tasa % 1 baino handiagoa izatea

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko ordezkaritza batek Euskal Autonomia Erkidegoan arlo horretan azken hamar urteetan izan diren lorpenen berri emango du Varsovian (Polonian) egiten ari den Klima Aldaketari buruzko Mundu Gailurrean. Josean Galera, Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuordea, izango da euskal ordezkaritzaren burua.

Kyotoko Protokoloaren Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioaren Aldeen hemeretzigarren Batzarra (COP19) Poloniako hiriburuan ari da biltzen aurtengo azaroaren 11tik 22ra bitartean; bertan dira hainbat gobernuren ordezkariak, Eusko Jaurlaritzarenak, besteak beste. Halaber izango dira merkataritzako, industriako, ingurumenaren aldeko erakundeetako, ikerketa-erakundeetako eta komunikabideetako ordezkariak.

NBEk antolatu dituen Aldeen Batzarretan aktiboki parte hartu izan du EAEk, eta aurtengo ekitaldian Klima-aldaketaren aurka borrokatzeko 2008-2012 Euskal Plana abian ipini zenetik izandako lorpenak aurkeztuko ditu. Klimaren Gailurra egiten den aldi berean Garapen Jasangarriaren aldeko Eskualde Gobernuen Sareak (Nrg4sd) egingo duen bilkuran aurkeztuko ditu horiek Ingurumeneko sailburuordeak.

Betetze-maila
«Euskal Autonomia Erkidegoak, gaur egun, Kyotoko Protokoloak agindutako epean (2008-2012) beteak ditu Klima-aldaketaren aurka borrokatzeko euskal Planak ezarritako bi helburuak: CO2-emisioei oinarri-urtekoekiko +% 14an eustea eta % 1 baino xurgatze-tasa handiagoa lortzea. Bien bitartean, epe berean, 1990az geroztik, BPG % 71 handitu da. EAEren eraginkortasuna (BPGarekiko emisio-kopuru gisa adierazia), % 42 handitu da harrezkero», gehitu du Galera sailburuordeak.


Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendari Amaia Barredo ere izango da nazioarteko topagune honetara abiatu den euskal ordezkaritzan. Europako beste gobernu batzuetako ordezkariekin alde anitzeko kontaktuak egingo dituzte bi euskal ordezkariek Nrg4sd sarearen eta The Climate Group taldearen bitartez, zeinek Euskadi kide aktibo baitute.

Galera sailburuordeak adierazi duenez, lehenago aipatutako Klima Aldaketaren Aurka Borrokatzeko Euskal Planaren indarraldian «emisioak murrizteko neurriak hartu dira -hala nola baterako sorkuntza sustatzea, industriak eraginkortasuna areagotzeko neurriak aplikatzea, garraio jasangarria sustatzeko tresnak garatzea eta lurraldea antolatzea-, etxebizitzen eraginkortasuna handitzeko arauak eta laguntzak onetsi dira, nekazaritzan, arrantzan eta egurgintza kudeaketa jasangarriaren arloan aurrerapenak egin dira eta hiri-hondakinen kudeaketa hobetu da, bai hondakindegien kudeaketa hobetuta, bai sorkuntza-mailari eutsita eta birziklatzea handituta».

«Horri gehitu behar zaio administrazioan berariazko programak abian ipini izana, hala nola Eusko Jaurlaritzaren erosketa publiko berdeko programa, mugikortasun jasangarriko planak eta hainbat udalerritan ezarri diren klima-aldaketaren ondorioetara moldatzeko planak. Euskadin ez dugu beste alde batera begiratzerik; horregatik ari gara lanean bai klima-aldaketaren ondorioak leuntzearren, bai haren ondorioei moldatzeko estrategiak, gure lurraldeari eragin liezaioketenak, planifikatzearren. Klima-aldaketaren aurka borrokatzeko euskal Plana amaituta, klima-aldaketari buruzko euskal estrategia definitzeko hasi gara lanean, Euskal Herriko aditu nagusien laguntzaz», gehitu du Galerak.

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2013.eko azaroak 18

    Oso berri ona. Klima aldaketari aurre egitea guztion zeregina da eta nire ustez funtsezkoa da Eusko Jaurlaritza horretan tinko aritzea.

  • @MiriamUrt
    2013.eko azaroak 18

    Comentario de Twitter:
    Euskadi presentará sus acciones contra el Cambio Climático en la cumbre mundial sobre el clima (Varsovia) http://t.co/GMeH6jMD7X vía @Irekia

  • @ARAUDIslp
    2013.eko azaroak 18

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Euskadi presentará sus acciones contra el Cambio Climático en la cumbre mundial sobre... http://t.co/cb9uJfdHhp

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)