Berriak
Eu

Gemma Martínezen eta Saioa Artiachen ikerketa lanek irabazi dute, ex aequo, "Jesús María Leizaola" saria

2013.eko azaroak 17
  • “Jesús María Leizaola” sariak gure sistema autonomikoaren berezitasun juridikoei eta ekonomikoei buruzko azterlanak bultzatzea du xede, gai horren erakusle adierazgarri eta prestigiotsuenetako bat izandakoa omendu eta gogoratzeko.
  • Lehiaketako irabazleek 14.000 euroko saria partekatuko dute, eta IVAPek beren lanak argitaratuko ditu, bai eta ahalik eta gehien hedatu ere.

Honako ikerketa-lan hauek irabazi dute, ex aequo, 2013ko “Jesús María Leizaola” saria:

· Armonización Fiscal y poder tributario foral en la Comunidad Autónoma del País Vasco”, Gemma Martínez Bárbararena.

· Aspectos sustantivos y procesales del contrato de arrendamiento rústico en el derecho civil de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa de los siglos XVI a XIX. Un medio para la gestión del patrimonio de la persona”, Saioa Artiach Camachorena.

Epaimahaiaren ustez, euskal autonomiari buruzko argitaragabeko bi lanek merezi dute saria, proportzio berean; horrez gain, kalitate handikoak direla nabarmendu du.

“Jesús María Leizaola” saria 14.000 euroz hornituta dago; hortaz, saridunetako bakoitzak 7.000 euro jasoko ditu. Gainera, IVAPek bi lanak argitaratuko ditu, eta ahal bezainbeste hedatu.

IVAPen eginkizunetako bat euskal sistema autonomikoaren berezitasun juridiko eta ekonomikoei buruzko azterlanak sustatzea eta hedatzea da. Helburu hori lortzeko, 1990ean, ikerketa-sari hau sortu zuen, eta Jesús María Leizaola izena eman zion, arlo horretako erakusle prestigiotsu eta adierazgarrienetako bat izandakoaren omenez.

Harrezkero, erakunde autonomoak aldian-aldian egiten du sariaren deialdia, euskal autonomiarekin lotutako gaiei buruzko ikerketak askatasun osoz egiten dituzten edo horietan sakontzeko bidea zabaltzen duten ikertzaileen ahaleginak sustatzeko eta ezagutarazteko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)