Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak eta Basquetour agentziak Arabar Errioxa nabarmendu dute Euskadiko turismo enogastronomikoaren aitzindari gisa

2013.eko azaroak 14

Itziar Epalzak eta Arantza Madariagak Euskadiko turismo-sektorearen barruan touringa nabarmentzearen garrantzia defendatu dute Guardiako K

Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epalzak eta Basquetourreko zuzendari Arantza Madariagak touringaren garrantzia nabarmendu dute gaur, Guardiako Komunikazio Enoturistikoko III. Foroan parte hartu duten ehun bat pertsonaren aurrean, eta Arabar Errioxak arlo horretan egin duen lana jarri dute adibide gisa. Gaur egun, aisialdiko turista hiriak ezagutzera etortzen da batik bat Euskadira; dena den, gero eta gehiago dira Euskadi osoa touring eginez bisitatzea erabakitzen dutenak. Joera aldaketa hori inportantea da, batez besteko egonaldia eta gastua areagotzen laguntzen baitu, eta, ondorioz, Euskadik helmuga turistiko gisa duen garrantzia indartzen baitu.

Epalzak eta Madariagak gogorarazi dute topaketan parte hartu duten turismoko eragileen eta teknikarien eta marketineko profesionalen aurrean, baita Estatu osoko kazetari espezializatuen aurrean ere, Arabar Errioxa Euskadi Gastronomikaren zati dela, bere Ardoaren Ibilbidearen bitartez, eta aitzindari izaten eta bereizten jakin duela, emaitza bikainak izan dituen eskaintza turistiko bitxi baten bitartez. Izan ere, Euskadiko produktu enogastronomikoen lehenengo kluba da, eta sektore publiko-pribatuaren barruan lan aitzindaria egin du, honako hauek batuta:

OSTATUAK: 21
UPATEGIAK: 54
GASTRONOMIA ETA ARDOAK: 22
MUSEOAK: 1
ENOTEKAK: 8
ARDOTERAPIA: 1
AISIALDI TEMATIKOA: 5
AGENTZIA HARKORRA: 1
GARRAIOA: 3
UDALERRIAK: 19
135 KIDE.

Ardoa hainbat eta hainbat belaunaldiz ekoitzi duen eskualde honek bere burua berrasmatzen jakin du, elaborazio-metodo klasikoak teknologia modernoenekin uztartuta. Arabar Errioxan upategi tradizionalek, lurrazpikoek eta abangoardiako upategi handiek marrazten dute eskualdearen profila. Hogeita hiru herriz eta 130 establezimenduz baino gehiagoz osaturiko eskualdea eredugarria da Eusko Jaurlaritzarentzat eta Basquetour turismo-agentziarentzat nortasun berezia sustatzeari dagokionez, eta turistak erakartzeko ahalmen handia du.

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @EmpreSEA
    2013.eko azaroak 14

    Comentario de Twitter:
    “@Irekia: Gobierno Vasco y #Basquetour destacan #RiojaAlavesa como pionera del #Turismo Enogastronómico de Euskadi ► http://t.co/eTXRpxGaSY

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)