Berriak Herrizaingoa
Eu

Herrizaingo Saileko egutegia eta jarduera esanguratsuenak IX. Legegintzaldirako

2010.eko apirilak 22

Legegintzaldi honen egutegian zehar, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak Lege-proiektu hauek aurkeztu ko ditu Legebiltzarrean, bertan onar ditzaten:

1. Euskal Herriko Poliziaren Legea aldatzen duen Lege-proiektua
2. Larrialdiak kudeatzeko Legea aldatzen duen Lege-proiektua
3. Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legea aldatzen duen Lege-proiektua
4. Larrialdietako eta Metereologiako Euskal Agentzia arautzeko eta eratzeko Lege-proiektua
5. Genero-indarkeriaren biktimentzat laguntza osoko Lege-proiektua
6. Ikuskizun publikoen eta jolas-jarduerei buruzko Legea aldatzen duen Lege-proiektua

Proiektu horiei plan hauek gehituko zaizkie:

1. Elkarbizitza demokratikorako eta indarkeria gaitzesteko Plana - 2010/2011. Bakerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntzako Euskal Plana berriro egitea (2008 / 2011).
2. Genero-indarkeriaren kontrako Jaurlaritzaren Jarduteko Plana

Legegintza egutegiaren barruan garatu eta onartu beharreko beste jarduera esanguratsu batzuei dagokienez, hauek dira nagusiak:

1. EAEko Bide Segurtasuneko Plan Estrategikoa 2010/2014
2. Herritarren Segurtasuneko eta Lurralde-hedapeneko Plan Estrategikoa
3. Terrorismoaren biktimen aitorpena eta oroitzapena hedatzea eta finkatzea
4. Larrialdietako Zerbitzuak hobetzea eta larriadiko edozein egoeraren aurrean euskal herritarrei eman beharreko erantzuna optimizatzea 2009/2013
5. Udaltzaingoen koordinazioa eta modernizazioa hobetzea
6. Polizia-sistemaren Informatikako Plan berria

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan