Berriak Osasuna

Eusko Jaurlaritzak diseinuak politika publikoetan duen balioa aztertzen duen jardunaldian izan da

2013-11-14

Mari Luz Marqués, Osakidetzaren Uribe eskualdeko Kudeaketa Zuzendariak Eusko Jaurlaritzaren izenean parte hartu du "Diseinuaren balioa zerbitzu publikoetan" izenburua zeraman jardunaldian. Administrazio publikoek sustatzen dituzten zerbitzuen eta komunikazioaren kalitatea hobetzeko faktore erabakigarri lez hartu dute diseinua bertaratuek. Diseinuak bide luzea du oraindik egiteko adminsitrazio munduan, gehien bat sektore pribatuari egon delako lotua.

XIX. Kalitatearen Europar Astean BEAZek, berrikuntza eta enpresak garatzeko Bizkiako agentziak, administrazioei zuzendutako jardunaldia antolatu du. Parte hartu dutenen abiapuntua izan da diseinuak administrazioari ekarpen positiboak egin ahal dizkiola  berrikuntzan, bikaintasunean, zerbitzu publikoen hobekuntzan eta herriarenganako komunikazioan. Ideia hauek praktikara eramateko aukera ere izan dute bertaratuek.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan