Berriak

Eusko Jaurlaritzak laguntza humanitarioa emango die Filipinetako hondamendiko biktimei

2013.eko azaroak 13

Eusko Jaurlaritzak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren bitartez, diru-laguntzen deialdi bat egingo du datozen egunetan, Filipinetan Haiyan tifoiaren ondorioz gertatzen ari den bezala, hondamendiek kaltetutako guneetan ekintza humanitarioak eta garapenekoak egiten dituzten gobernuz kanpoko erakundeei zuzendua. Eusko Jaurlaritzak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak azken urteetako hondamendi handienetako batean lagundu nahi dute, bai eta euskaldunen izaera solidarioarekin koherentzian jardun ere.

Laguntzen eta ekintza humanitarioen 2 milioi euroko finantzaketa-ildo iraunkorra da, Gobernu Kontseiluak onartutako 2014ko aurrekontuen proiektuan jasotakoa, eta aurrez deituko da.

Hala, Eusko Jaurlaritzak hondamendiaren inguruan lan egiten duten erakundeei dirua emango die emergentzia ondorengo, birgaitze eta epe luzeko garapen faseetarako (lehenbiziko osasun-beharrei, elikagai-beharrei, osasungarritasun-beharrei erantzun ondoren eta desagertutakoak bilatu ondorengo faseak). Fase horretan eta epe luzeko garapenerako, bada, giza baliabideak eta baliabide tekniko eta materialak behar dira ingurua berreraikitzeko eta leheneratzeko (osasun-azpiegiturak, etxebizitzak eta eskolak leheneratzea eta elikagaiak eskura jartzea). Deialdi honek ez die kalterik egingo Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak laguntza humanitario estrategikoa bultzatzeko urtero garatzen dituen beste tresna batzuei.

Kanpo Ekintzako idazkari nagusi Marian Elorzak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendari Paul Ortegak bihar bilduko den Garapenerako Lankidetzaren Kontseilu Errektorean proposatuko dute neurri hau.

Bestalde, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia Euskadiko GGKEren Koordinatzailearekin eta Filipinetan laguntza humanitarioa eskaintzea aurreikusten duten erakundeekin bilduko da aste honetan.

Eusko Jaurlaritzak elkartasuna agertu nahi die filipinarrei une zail hauetan. Iñigo Urkullu lehendakariak Eusko Jaurlaritza edozertan laguntzeko prest dagoela agertu zion atzo eskutitz bidez Filipinen Madrilgo enbaxadoreari.


5 iruzkin
  • @MiguelAMakazaga
    2013.eko azaroak 14

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco colabora con ayuda humanitaria en la catástrofe de Filipinas http://t.co/xrleNVgtjn

  • @aitzibersanroma
    2013.eko azaroak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @jaionearratibel: Irekia - El Gobierno Vasco colabora con ayuda humanitaria en la catástrofe de Filipinas http://t.co/XQBPqyYuzS

  • @jaionearratibel
    2013.eko azaroak 13

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Gobierno Vasco colabora con ayuda humanitaria en la catástrofe de Filipinas http://t.co/XQBPqyYuzS

  • @iurkullu
    2013.eko azaroak 13

    Comentario de Twitter:
    Hemos expresado al embajador de Filipinas en Madrid la disposición del Gobierno a colaborar en lo que se precise http://t.co/iFSPJZnGyi

  • @vali_vali_
    2013.eko azaroak 13

    Comentario de Twitter:
    Gente muriendo de sed y hambre en #Filipinas y el Gobierno Vasco ayuda con una "convocatoria de subvenciones" http://t.co/gC1lxKK9mf

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan