Berriak Segurtasuna

Herri eta hirietako gune historikoetan dauden eraikinen segurtasunari buruzko jardunaldi teknikoa

2013-11-13
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta Vitoria-Gasteizko Udalak antolatuta

Gaur, Vitoria-Gasteizko Goiuriko Jauregian, Hirigintza eta historiaren eta larrialdien arloko adituek herri eta hirietako gune historikoetan dauden eraikinen segurtasunarekin loturiko alderdiez hitz egingo dute Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta Vitoria-Gasteizko Udalak antolatutako jardunaldi teknikoan.

Jardunaldia Fuego Fundazioaren laguntzaz egingo da eta Segurtasuneko sailburuorde Josu Zubiagak eta Vitoria-Gasteizko Udaleko alkateorde Miguel Garnica Azofrak hasiera eman diote.

Bertan Lisboako eta Donostiako suteak aztertuko dira, orain dela 200 urte gertatu zen ezbeharra baita; eta, bestetik, Bermeoko hirigunea berriki kaltetu duen sutea. Halaber, autobabeserako eta ezbeharrak saihesteko planekin zerikusia duten zenbait alderdi tekniko azalduko dira.

Hizlariak hauek izango dira: Isabel Pineda eta Ana Díez de Monasterioguren, Vitoria-Gasteizko Ensanche 21 Zabalgunea Udal Hirigintza Elkartekoak; Javier Setién, Bizkaiko Foru Aldundiko Suhiltzaile Zerbitzuko zuzendariorde nagusia; Javier Sada, historialari eta kronista donostiarra; Irene Mealha portugaldarra, ingurune babestuetako ezbeharrak prebenitzeko HERITPROT Europako kudeaketa-proiektuari atxikia dagoena, eta Cuenca, Avila eta Cordobako udaletako suhiltzaile-buruak.

Jardunaldiaren antolatzaileen arabera, “zaila izaten da herri eta hirietako gune historikoak eta beren erabiltzaileak babestea orokorrean gune horiek dituzten ezaugarriengatik. Gauzak horrela, erreferentziazko segurtasun-araudirik gabeko eraikin zaharrez osatuta egoten dira eta sarri oso arau estetiko hertsiak bete behar dituzte eta, gainera, askotan aldi berean bisitari-kopuru handia izaten dute".

Beraien ustez, “segurtasunaren arloan teknologia berriak garatzen ari diren arren, zaila da indarrean dagoen araudia aplikatzea gune historiko horiek dituzten ezaugarriengatik. Hori dela eta, funtsezkoa dugu istripua gertatzen denerako segurtasuna eta oinarrizko jarduerarik egokienak planifikatzea. Horrek eragingo du autobabes-planak eta ezbeharrak saihesteko planak behar bezala prestatzea”.

Jardunaldia pertsona hauei zuzenduta dago: administrazioko arduradunak, arriskuen prebentzioko teknikariak, historia- eta kultura-ondareko eraikinen arduradunak, ingeniaritzak, larrialdi-zerbitzuak, suteen aurkako babesarekin eta aseguru-etxeekin loturiko profesionalak. Helburua da, azken finean, herri eta hirietako gune historikoen berezitasunak aztertzea, ezbehar-kasu erreal batzuk azaltzea eta, eraikin-mota horretan gerta daitezkeen istripuak saiheste aldera, prebentzio-lanen garrantzia nabarmentzea.

Jardunaldi teknikoa Twitterren jarraitu ahalko da @112_ SOSDeiak kontuaren bidez. Oharrak egin edo informazioa emateko erabili #seghistoriko13 hagstaga.

2 iruzkin
  • @112_SOSDeiak
    2013-11-13

    Comentario de Twitter:
    RT @muoz_pablo: #seghistoriko13 finalizo una gran jornada muy técnica para de defensa de los cascos históricos http://t.co/25Qnaz48bM

  • @muoz_pablo
    2013-11-13

    Comentario de Twitter:
    #seghistoriko13 finalizo una gran jornada muy técnica para de defensa de los cascos históricos http://t.co/25Qnaz48bM

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)