Berriak Segurtasuna
Eu

Erabakia, 2012an terrorismoaren edozein adierazpenekin lotutako zeregin operatiboak, zuzenean eta bakarrik, egin dituzten Ertzaintzako langileei aparteko sariak ematea baimentzekoa. (2013-11-12(e)ko Kontseiluan hartutako erabakia)

2013.eko azaroak 12

LABURPENA

JAURLARITZAK 2012. URTEAN TERRORISMOAREN AURKAKO OPERAZIOETAN ZUZENEAN ETA ESKLUSIBOKI LAN EGIN ZUTEN ERTZAINEI APARTEKO ORDAINSARIA EMATEA ONARTU DU

Gobernu Kontseiluak 2012an mota guztietako terrorismo-adierazpenen aurkako operazioetan zuzenean eta esklusiboki lan egin zuten ertzainei guztira 130.362 euroko aparteko ordainsaria ematea onartu du gaur.

2012ko ekitaldian horretarako funts-hornidurarik egin ez zenez, orain arte ezin izan dira ordaindu urte horretan terrorismoaren aurkako operazioetan egindako aparteko zerbitzuak. Dena dela, ekinbide terrorista armatua bertan behera geratu arren, 2012an terrorismoaren aurkako borrokan egindako lanen ondoriozko kargak aski arrazoi dira, salbuespenez eta urte honetan besterik ez, ekitaldi horretako aparteko zerbitzuen truke aipatutako ordainsaria emateko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau