Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Erabakia, Euskadiko Kirol Federazioen Batasunari dirulaguntza zuzena ematen duena, 2013. urtean Euskadiko Kirol Federazioak optimizatu eta indartzeko. (2013-11-12(e)ko Kontseiluan hartutako erabakia)

2013.eko azaroak 12

LABURPENA

191.000 EUROKO LAGUNTZA EUSKADIKO KIROL FEDERAZIOEN BATASUNARI

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Euskadiko Kirol Federazioen Batasunari 191.000 euroko diru-laguntza ematea onartu du, 2013 urtean euskal kirol federazioak optimizatu eta indartzeko. Diru-laguntzaren ordainketa, bi zatitan egingo da. Lehenik %60 ordainduko da, eta gainerako %40 erakunde onuradunak justifikazioa aurkeztu ondoren.

Diru-laguntzaren justifikazioa egiteko, gastua helburu zuzenarekin gauzatu dela frogatzen duten tostena eta faktura originalak aurkeztu beharko dira Gazteria eta Kirol Zuzendaritzan, 2013ko abenduaren 31 baino lehen.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau