Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Itsas eta Arrantza trebakuntzarako bekak. (2013-11-12(e)ko Kontseiluan hartutako erabakia)

2013.eko azaroak 12

Agindua, honen bidez, beka-deialdia egiten da, 2013-2014 ikasturtean nautikako eta arrantzako irakaskuntzen arloko ikasketak egiteko Pasaia eta Bermeoko Lanbide Heziketako Itsasketa eta Arrantza Ikastegietan eta Ondarroako Lanbide Heziketako Antiguako Ama Itsasketa eta Arrantza ikastetxean.

LABURPENA

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak beken deialdi bat egin du 2013-2014 ikasturtean nautikako eta arrantzako irakaskuntzen arloko ikasketak egiteko Pasaiako Itsas eta Arrantza BHIn, Bermeoko Nautika eta Arrantzako Lanbide Heziketako Ikastegian eta Ondarroako Lanbide Heziketako Antiguako Ama Itsasketa eta Arrantza ikastetxean. 112.757 € bideratuko dira horietara.

Pertsona bakoitzak gehienez 2.404,05 € eskuratu ahal izango ditu; diru-kopuru hori bizitegi, joan-etorri, matrikula edo mantenuko gastuak ordaintzeko erabili ahal izango da.

Ikastegi horien idazkaritzetan har daitezke eskaerak, eta Ondarroako Lanbide Heziketako Antiguako Ama Itsasketa eta Arrantza ikastetxean ikasteko eskaerak Bermeoko Nautika eta Arrantzako Lanbide Heziketako Ikastegian har daitezke, ondoren eskaera guztien zerrenda igorriko baitio dagokion zentroari.

Dokumentazioa abenduaren 7ra arte aurkez daiteke hemen:

Eusko Jaurlaritza - Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila - Arrantza eta Akuikulturako Zuzendaritza, Donostia kalea 1 - Lakua I, 01010 Gasteiz.
Blas de Lezo Pasaiako Itsas Arrantza BHI
Marinel kalea 2 - 20110 Pasaia (Gipuzkoa)
Ondarroako Antiguako Ama ikastetxea.
San Ignazio, 21 - 48700 Ondarroa (Bizkaia).
Bermeoko Nautika eta Arrantzako Lanbide Heziketako Ikastegia
Ongintza z/g - 48370 Bermeo (Bizkaia).

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Bizkaiairratia
    2013.eko azaroak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Itsas eta Arrantza trebakuntzarako bekak. (2013-11-12(e)ko Kontseiluan hartutako erabakia). http://t.co/eiTirPI0vF

Komunikabideek behera kargatzeko