Berriak Lehendakaritza
Eu

Jaurlaritzak 432.000 euro onartu ditu Nazioarteko Erakundeen lankidetza proiektuak laguntzeko. (2013-11-12(e)ko Kontseiluan hartutako erabakia)

2013.eko azaroak 12

Ebazpena, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena. Honen bitartez, Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat laguntzak deitzen dira, 2013ko ekitaldian erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko.

LABURPENA

Eusko Jaurlaritzak gaur onartutakoaren arabera, 432.000 euroko diru-laguntzak emango dizkie Nazio Batuen sistemaren barruan dauden nazioarteko erakundeei aurten. Onartutako guztizko zenbatekotik, 240.000 euro deialdiari berari dagozkio eta gainontzekoa 192.000 euro, alegia beken luzapenetarako gordeko da, luzapenik eskatzen bada ere.

Diru-laguntzok gaur jaso dute Jaurlaritzaren Kontseiluaren oniritzia eta nazioarteko erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen proiektuetako lankide boluntarioei laguntzeko izango dira.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia arduratuko da Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren lankidetzarekin onartutako diru-laguntza horiek izapidetzeaz. Horretarako eskabideak aurkezteko, hilabeteko epea izango da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian argitaratzen denetik aurrera.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau