Berriak Osasuna
Eu

Kontsumobidek abian jarri du kontsumoko arbitraje sistemari atxikitzeko kanpaina berria 900 enpresa berri sartzeko

2013.eko azaroak 12

Kanpaina berriaren helburua atxikimenduak areagotzea da kontsumitzaileen arbitraje eskaera gehien biltzen duten enpresa-sektoreetan

Euskadin, egun, 14.500 enpresak baino gehiagok bat egin dute sistemarekin.

 

Kontsumobidek Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Sistemari atxikitzeko kanpaina berria jarri du martxan eta urte amaierara arte iraungo du.

2013ko kanpainaren helburua gutxienez 900 euskal enpresak, saltokik edo profesionalek sistemarekin bat egitea lortzea da, ezarrita dauden lurralde historikoa eta jarduketa-alorra gorabehera.

Lortu nahi diren atxikimendu horietatik guztietatik, % 50 inguru eraikuntzako, motordun ibilgailuen konponketako eta salerosketako, telekomunikazioetako, altzairuetako eta tindategi sektoreetako enpresenak izatea bilatuko du Kontsumobidek. Izan ere, sektore horiek kontsumo-gatazkak direla-eta kontsumitzaileek egindako eskaeren % 80 baino zertxobait gehiago biltzen dituzte.

Hauek dira 2012an zehar sektoreotarako jasotako arbitraje-eskaeren datuak:

SEKTOREAK Arbitraje-eskaera. Kopurua %
Ibilgailuak 31 3,04
Gremioak, Etxebizitzak 26 2,55
Altzariak 28 2,75
Telefonia 716 70,26
Tindategiak 34 3,34
Guztira 835 82,53

Planteatutako helburua erdiesteko, Kontsumobide hartzaileen beharretara egokituko da eta eskainiko ditu informazio-hitzaldiak eta/edo -bisitak, buletin, webgune eta abarretarako idatzizko informazioa... Gainera, enpresa eta saltokietara bisitak egingo dira, bai eta profesionalei ere. Horietan, Kontsumoko Arbitraje Sistemari buruzko informazioa emango zaie, eta kide egitera animatuko dituzte.

Era berean, udaletako edo bestelako erakundeetako garapen-agentziak eta/edo ekonomia-sustapeneko eta toki-garapeneko sailak.

 

Atxikitzegatik enpresek dituzten abantailak

Euskadin, egun, 14.500 enpresak baino gehiagok bat egin dute sistemarekin. Enpresa batek atxikimendu-konpromisoa sinatzen badu, modu boluntarioan eta aldez aurretik onartzen du Kontsumoko Arbitraje Sisteman ebatziko direla kontsumitzaileekin lotutako gatazka guztiak.

Kontsumitzaile eta erabiltzaileekin izan daitezkeen gatazken inguruko auzi luze eta garestiak saihesteaz gain, Kontsumoko Arbitraje Sistemako kide izateak beste abantaila hauek ere baditu enpresentzat:

  • Enpresek kalitatezko beste elementu bat eransten dute beren produktu eta zerbitzuetan.
  • Enpresek berme-plus bat eskaintzen diete kontsumitzaileei beren erosketetan.
  • Bezeroen konfiantza sendotzen dute.
  • Prestigioa irabazten dute, eta kontsumitzaileek lehentasuna ematen diete enpresoi.
  • Kide diren enpresen erroldan ageri dira, eta erraz identifika daitezke Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren webgunearen bidez.
  • Arbitraje-zerbitzua publizitatean txerta dezakete.
  • Kide direla egiaztatzen duen bereizgarri ofiziala dute.
  • Beren lehiakortasuna sustatzen du.

 

Kontsumoko Arbitrajeko atxikimenduaren bereizgarria

Erraz jakin daiteke zeintzuk diren Kontsumoko Arbitraje Sistemari atxikitako enpresak: guztiek kontsumo-arbitrajeko kide diren bereizgarri ofiziala dute (beren establezimenduan eta/edo publizitatean).

Hauxe da bereizgarria: bi gezi zuri eta sinbolo ireki bat, hori ere zuria, hondo laranjaren gainean. Kontsumoko arbitrajeko hiru aldeen bat-egitea sinbolizatzen du: kontsumitzaileak, enpresak eta administrazioa.

Atxikitako merkataritza-enpresak edo -establezimenduak bereizgarriarengatik identifikatzeaz gain, kontsumitzaileak Kontsumobideren webgunera jo dezake eta kontsultatu enpresa edota establezimendua kontsumo-arbitrajeko kide diren.

Kontsumoko arbitrajeari atxikitako enpresak (Bilaketa)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau