Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak BetiON telelaguntzako zerbitzuaren kalitatea azpimarratu du

2013.eko azaroak 13
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

BetiON telelaguntzako Zerbitzu Publikoaren hamar erabiltzailetik zortzi emakumeak dira

Iñigo Urkullu Lehendakariak nabarmendu du BetiON zerbitzuak duen "pertsonekiko konpromisoa", "premiazkoa den norbanakoaren arretari erantzuna ematen dion kalitatezko zerbitzua", alegia gehitu du. Lehendakariak norbanakoaren arretari ematen zaion garrantzia azpimarratu du, jendearen egunean eguneko beharrei erantzuten diena. Honez gain, urkulluk BetiON-ek egiten duen koordinazio lanari so egin dio: 6.500 dei jasotzen ditzute egunero eta 10etik 9 zentroan bertan kudeatzen dituzte. Batezbesteko 20 segundu igarotzen dira langileek deia hartzeko. Aurten, Lehendakariaren esanetan, 30.000 pertsonek erabiliko dute aurten BetiON zerbitzua.

Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk eta Osasuneko eta Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Jon Darpónek eta Juan María Aburtok, hurrenez hurren, gaur goizean, Bilbon, Euskadiko Telelaguntzako Zerbitzua bisitatu dute. Gaur egun, 30.000 pertsona daude alta emanda zerbitzu horretan (EAEn bizi diren 65 urtetik gorakoen % 6,81). Guztiak hartuta, %81 emakumeak dira.

2011ko uztailean abian ipini zenetik hona, BetiON telelaguntzako zerbitzu publikoak EAEko 29.582 bizilagun artatu ditu, administrazioarekin egin beharreko izapideren baten inguruko informazio bila etorri direnean nahiz krisi pertsonalen ondorioz, dela sozialak, dela osasunekoak, laguntza eskatu izan dutenean.

Etxez etxeko telelaguntza-zerbitzuari esker, erabiltzaileak beren inguru sozialean bizitzen jarraitzen dute eta ez da deserrotze sozialik gertatzen. Segurtasun- nahiz osasun-arriskuren bat piztuz gero, eskumuturrean edo domina batean paratutako gailu bakun baten bidez berehala esak daiteke laguntza, etengabe konektatuta baitaude arreta sozio-sanitarioaren alorrean espezializatutako profesionalek kudeatzen duten berehalako arreta-zentro batera.

2013an zehar egonkortuz joan da hiletik hilera izena ematen zuten erabiltzaile berrien kopurua, eta gaur egun hileko 255 erabiltzaile berri izaten dira, batez beste. Hau dute erabiltzaileek profil nagusia: emakumea (% 81), 65 urtetik gorakoa (% 97,64), bakarrik bizi dena (% 65) eta bizkaitarra (kasuen % 58).Adituek diotenez, zerbitzu honetan emakumeen kopurua handia izatea emakumeen bizitza luzeagoa izatearen ondorioa da, alde batetik, eta bakarrik bizitzeko gizonak baino gaiago izatearena, bestetik.

Aurten egunean 6.560 dei jaso ditu, batez beste, BetiON zerbitzuak. Horietatik 3.780 alarma teknikoak izan dira, eta beste 2.779 deiak, berriz, hitzezko kontsultak egitekoak. Horietatik oso frakzio handi bat (% 88,27) zerbitzuko langileek berek emandako informazioarekin konpondu dira. Hala, ez da hain beharrezkoa izaten arreta sozio-sanitarioko sistemara fisikoki joatea eta neurri handi batean saihestu egiten da udaletako oinarrizko gizarte-zerbitzuetara edo profesional klinikoetara deribatu beharra.

Haatik, deien % 11,73 beste zerbitzu batzuetara bideratu beharra eragin dute: %3, SOS-Deiakera; %5, zerbitzuaren unitate mugikorrera; %22, osasun- zentroko aurretiko hitzordu-zerbitzura; % 24, lagun edo senitartekoengana eta, azkenik, %46, osasun-aholku zerbitzuetara. Birbideratzeen %68k osasun- arloarekin zuten zerikusia, eta % 24 pertsonaren beraren inguruko baliabideen bidez konpondu dira.
Telelaguntza zerbitzua duten lagunek populazio osoak baino gaixotasun kronikoen eragin handiagoa dute (erikortasun anizkoitza). % 70ekbi gaixotasun kroniko baino gehiago ditu eta % 55ek lau baino gehiago. Urtarrilaz geroztik, patologia kardiobaskularrak eta biriketako gaixotasunak dituzten 50 gaixo pluripatologikoak monitorizatzen ari da zerbitzua. 2014an, Europar Batzordeak finantzatuta, 300 laguni egingo zaie jarraipen hori.

Arreta integraleko eredua
BetiON zerbitzu publikoa Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako sailaren mendekoa da, eta bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako pertsonentzat eta, gizarte-zerbitzuek hala onartuta, beste norbaiten mende bizi diren eta kalteberatasun-egoeran dauden 65etik gorakoentzat da. Halaber da ezintasun intelektuala, fisikoa edo sentsoriala izanik mendekotasuna edozein gradutan onartua duten pertsonentzat eta diagnostikatutako gaixotasun mentala izanik onartutako mendekotasun-egoera edo gizarte-bazterkeriako arriskua dutenentzat.

Espainiako estatuko eta Europako telelaguntza-zerbitzuak ez bezalakoa da BetiON, zeren bi laguntza-modalitateak batera eskaintzen baititu. Pertsonak helburu dituen arreta integraleko eskema baten barruan kokatu behar da eredua, zeina, koordinazio sozio-sanitarioan ez ezik, zerbitzua emateko baldintzak berdintzean eta baliabideen zentzuzko erabileran ere oinarritua baita.

Telelaguntza-zerbitzuaren bitartez laguntza ematen zaien eguneroko egoeren artean, besteak beste, itsuak beren etxean izaten dituzten erorikoak daude, osasun-asalduak, bakardadea, adinduen buruko nahasmendua eta abar. Kasu horietan guztietan, erabiltzaileei berei eta haien senitartekoei lasaitasuna eta segurtasuna ematen dieten lehen mailako baliabidea da telelaguntza.

Zerbitzu honetaz baliatu nahi duten pertsonek beren udaleko oinarrizko gizarte- zerbitzuen bitartez, 900 851 600 telefonoan nahiz www.gizartelan.ejgv.euskadi.net webgunean eska dezakete.

14 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @alfrealday
    2013.eko azaroak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @TELEVIDASS: El Lehendakari subraya la calidad del servicio de teleasistencia BetiON http://t.co/dRpSpDgTIT

  • @alfrealday
    2013.eko azaroak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Teleasistencia_: El Lehendakari subraya la calidad del servicio de teleasistencia vasco BetiON http://t.co/gHt6olTSCF

  • @BetionEJGV
    2013.eko azaroak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Teleasistencia_: El Lehendakari subraya la calidad del servicio de teleasistencia vasco BetiON http://t.co/gHt6olTSCF

  • @alfrealday
    2013.eko azaroak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @MONDRAGONHealth: El Lehendakari subraya la calidad del servicio de teleasistencia @BetionEJGV . http://t.co/XDjTEjFBgq

  • @BetionEJGV
    2013.eko azaroak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @MONDRAGONHealth: El Lehendakari subraya la calidad del servicio de teleasistencia @BetionEJGV . http://t.co/XDjTEjFBgq

  • @Teleasistencia_
    2013.eko azaroak 14

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari subraya la calidad del servicio de teleasistencia vasco BetiON http://t.co/gHt6olTSCF

  • @MONDRAGONHealth
    2013.eko azaroak 14

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari subraya la calidad del servicio de teleasistencia @BetionEJGV . http://t.co/XDjTEjFBgq

  • @BetionEJGV
    2013.eko azaroak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Ezagutza: @BetionEJGV @Irekia El Lehendakari subraya la calidad del servicio de teleasistencia BetiON http://t.co/KllioFs5JL

  • @BetionEJGV
    2013.eko azaroak 13

    Comentario de Twitter:
    "@iurkullu: BetiON telelaguntzako zerbitzuaren kalitatea azpimarratu dugu http://t.co/rzUT42Jjd8"

  • @TELEVIDASS
    2013.eko azaroak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @BetionEJGV: El Lehendakari subraya la calidad del servicio de teleasistencia betiON http://t.co/DAAGMc0u3D

  • @ronusol
    2013.eko azaroak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @BetionEJGV: El Lehendakari subraya la calidad del servicio de teleasistencia betiON http://t.co/DAAGMc0u3D

  • @clooney88
    2013.eko azaroak 13

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari subraya la calidad del servicio de teleasistencia BetiON http://t.co/CubKgiUuNC

  • @alfrealday
    2013.eko azaroak 13

    Comentario de Twitter:
    "@BetionEJGV: El Lehendakari subraya la calidad del servicio de teleasistencia betiON. http://t.co/uDeGWkz7KK"

  • @IxaCarpintero
    2013.eko azaroak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [BERRIA] Lehendakariak BetiON telelaguntzako zerbitzuaren kalitatea azpimarratu du ►http://t.co/j3kOMohG6e
    #BetiON #telelagunt…

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)