Berriak Osasuna
Eu

Basurtuko Unibertsitate Ospitaleak

2013.eko azaroak 12

Bilboko hiribilduko hiritarren donazioen bidez eraiki zen ospitalea.

Bizkaiko hiriburuko erreferentzia-ospitale horixe izan zen haurrentzako pabilioi bat, gaixo mentalentzako beste bat eta tuberkulosoentzako beste bat zituen Estatuko lehen ospitale orokorra.

Ospitaleak, bere ehun urteko historian, osasun-kudeaketan duen kalitateari esker Estatuko osasun-zentro onenetakoa dela ziurtatzen duten hainbat sari jaso ditu.

Bilbo, 2013ko azaroa.- Basurtuko Unibertsitate Ospitaleak, Osakidetzaren Bilbo eskualdeko erreferentziazko osasun-zentroak, 105 urte beteko ditu bihar, 2013ko azaroaren 13an (asteazkena); 105 urte, bizkaitar eta bilbotarren osasunaren zerbitzura, haiek zaintzen eta arreta ematen. Haurrentzako pabilioi bat, gaixo mentalentzako beste bat eta tuberkulosoentzako berariazko pabilioia zituen Estatuko lehen ospitale orokorra izan zen Basurtukoa.

Bilboko Ospitale Zibil Santuan -hala zuen izena lehen- hamar urtez obretan ibili eta gero, 1908ko azaroaren 13an inauguratu zuten Bavariako Fernando infanteak, Alfontso XII.a Borboikoa erregearen ordezkari; garai hartako Bilboko alkate Gregorio de Ibarretxek; eta Karitate Batzordeko lehendakari Gregorio de la Revillak.

XIX. mendean, Bilboko hiribilduak industriaranzko eraldaketa sakona bizi izan zuen, eta hazkunde demografiko handia gertatu zen. Hori dela-eta, Atxuriko ospitalea, hirian zegoen bakarra, zaharkituta geratu zen.

Obrek, guztira, sei milioi pezetako gastua izan zuten, eta hiribilduko hiritarrek beraiek hartu zuten gastu hori beren gain, donazio partikularren bidez, bai eta Bilboko Udal Txit Gorenak eta Bizkaiko Aldundi Txit Gorenak ere, diru-laguntzen bitartez. Horiez gain, hiriko familia dirudunek eman zuten diru gehien ospitale berrirako eta, horregatik, Basurtuko osasun-gunea osatzen duten pabilioiei familia horien izenak jarri zizkieten: Gurtubay, Gandarias, Jado, Revilla eta Casilda Iturrizar, besteak beste.

1992an, ospitalea Osakidetzara (Euskal Osasun Zerbitzua) sartu zen, eta izena aldatu zioten: Basurtuko Ospitalea. Ospitalearen historiako ezaugarri berezienetako bat irakaskuntza-lana izan da. Hori dela-eta, lehen Eusko Jaurlaritzak, Unibertsitatea sortu zuenean, soilik Medikuntza Fakultatea jarri zuen ospitalean. Irakaskuntza-jarduera ospitalearen historia osoan gauzatu den arren, 2011ko urrian gehitu zioten ospitalearen izenari "unibertsitate" adjektiboa; hain zuzen ere, Osakidetzaren Administrazio Kontseiluak Gurutzeta eta Donostiako ospitaleen izenetan adjektibo hori sartu zuen garaian. Hori egiteko arrazoia izan zen, hain zuzen, hiru zentro horietan Medikuntzako goi-mailako ikasketak eskaintzen direla, eta bereizgarri hori nabarmendu nahi izan zuten, Estatuko beste zentro batzuetan egiten duten bezala.

GAUR EGUN

Gaur egun, Basurtuko Unibertsitate Ospitalean duela zenbait urte hasitako modernizatze-prozesu integralean buru-belarri lanean ari dira. Prozesu horretan, Osakidetza teknologia eta instalazio abangoardistenez hornitzen ari da zentroa.

Horren harira, ospitalearen "2013-2017 aldirako Plan Estrategikoak" honako hau du eginkizun: "Osasun-arreta espezializatua, eraginkorra, segurua eta kalitatezkoa ematea, profesional bikainen prestakuntzarekin eta ikerketarekin konprometituta".

Planean bederatzi lan-ildo jarri dira. Honako hauek, zehazki: kalitatea eta segurtasun klinikoa; asistentziaren jarraitutasuna; asistentzia optimizatzea; lanbide-bikaintasuna eta irakaskuntzaren eta ikerketaren aldeko apustua; profesional-talde konprometituak izatea; zentroa kanpo- eta barne-komunikazio onenaz hornitzea; berrikuntza teknologikoaren eta eraginkorraren alde egitea; ekonomia- eta ingurumen-iraunkortasuna; eta azpiegiturak modernizatzea.

AINTZATESPENAK

Ia-ia hasiera-hasieratik, ospitalea oso aintzatetsia izan da. Lehen sarietako bat Erroman egindako Exposizione Internazionale D'Igiene Sociale (1911/1912) ekitaldian jaso zuen; sari nagusia eman zioten, egindako lan zeharo humanitario eta zibilagatik, eta osasun-zerbitzuaren antolakuntzagatik. 1929an ere beste sari bat jaso zuen; urrezko domina, Bartzelonako Nazioarteko Erakusketa (Exposición Internacional de Barcelona) ekitaldian. Bilbon erreferentzia den osasun-zentroak, bere historian, hainbat sari jaso ditu kudeaketan eta osasun-asistentzian erakutsitako kalitateagatik. Hona hemen berriki jaso dituen sarietako zenbait: urteurrenean -2008an- Madrilgo Rey Juan Carlos unibertsitateko Kudeaketa Sanitarioko Katedrak eta Gaceta Médica aldizkariak Estatuko ospitale onenaren "Best In Class" saria ematea erabaki zuten, pazienteei emandako arretagatik.

2012an, Kardiologia, Onkologia eta Erreumatologia zerbitzuak asistentzia-zerbitzu onenentzat jo zituzten, bakoitza bere kategorian. Oraintsu, iragan urrian, Alergologia eta Neurologia zerbitzuek lehen saria irabazi zuten "Best in Class 2013" sariketan, Alergologia eta Neurologiako espezialitate onenaren atalean.

Halaber, Kardiologia, Diabetes, Neonatologia, Onkologia, Patologia Digestibo, Psikiatria eta Erreumatologia zerbitzuak finalista izan ziren, bakoitza bere kategorian. Zentroa bera ere, oro har hartuta, finalista izan zen Estatu osoko ospitale onenaren atalean.

Argibide gehiago, hemen:

Docor Comunicación: 94 423 48 25

Iñaki Revuelta: 678 538 552

HOSPITAL UNIVERSITARIO BASURTO/UNIDAD DE COMUNICACIÓN

BASURTUKO UNIBERTSITATE OSPITALEA / KOMUNIKAZIO UNITATEA

Rafael Herrero: 94 400 60 84       

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @lvprieto
    2013.eko azaroak 12

    Comentario de Twitter:
    El Hospital Universitario Basurto cumple mañana 105 años http://t.co/3NEwvJTpzy