Berriak Segurtasuna
Eu

Euskalmetek iragarri duenez, denboraldiko lehen elurteak iritsiko dira, eta kota altuetan garrantzitsuak izan daitezke

2013.eko azaroak 12

Ostiraletik, hilak 15, hurrengo igandera arte

Euskalmetek iragarri duenez, denboraldiko lehen elurteak iritsiko dira –kota altuetan, garrantzitsuak izan daitezke– ostiraletik, hilaren 15etik, hurrengo igandera bitartean, hilak 17. Izan ere, haize hotza sartuko da –udazkeneko garrantzitsuena–, eta hori dela-eta tenperaturak nabarmen jaitsiko dira. Baliteke neguko balioetara jaistea.

Euskalmeten arabera, tenperaturak bihar –hilak 13– hasiko dira jaisten, eta etzi –hilak 14– ere jaitsiko dira. Egunotan euria ere egingo du.

Ostiralean –hilaren 15a– eta larunbatean –hilaren 16a– are gehiago jaitsiko dira tenperaturak, eta, gainera, zaparradak izango dira. Horiek ugariak eta gogorrak izan daitezke, batik bat isurialde kantauriarrean. Baliteke ekaitza eta kazkabarra ere izatea.

Esan bezala, tenperaturak jaitsiko dira, baina baita elur-kota ere. Litekeena da 1.000 metrotik behera elurra botatzea ostiralean, larunbatean eta igandearen lehen erdian.

Uneko ziurgabetasuna dela-eta, zaila da elur-kota zehaztea, baina litekeena da 700-900 metrotara iristea. Gune altuetan, hots, 1.000 metrotik gora, aurreikusitako elur-lodierak esanguratsuak izan daitezke; izan ere, baliteke 20 cm gainditzea.

Tenperatura hotzak izango dira, batik bat ostiralean eta larunbatean. Minimoak 5 eta 10 ºC artean kokatuko dira itsasertzean eta 0 eta 5 ºC artean, berriz, barrualdean. Baliteke mendi-inguruan izotza egitea.

Tenperatura maximoa 5 eta 10 ºC artean kokatuko da, oro har, aurreikuspenen arabera. Gainera, iparraldeko haizeak gogor joko du; hortaz, hotz-sentsazioa areagotuko da.

Azken batean, denboraldiko lehen haize hotzak negu-giroa ekarriko digu, eta horrek lehen elurteak. Hala egiten badu, elur-lodiera esanguratsua izango da gune altuetan.

 

Oharra: Jarraitu aurreikuspenen eta abisuen eguneraketak Euskalmeten (http://www.euskalmet.net) bidez, eta, betik bat Twitter (@Euskalmet) bidez.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @rgartzia
    2013.eko azaroak 13

    Comentario de Twitter:
    Euskalmetek iragarri duenez, denboraldiko lehen elurteak iritsiko dira, eta kota altuetan garrantzitsuak izan... http://t.co/qAx7YuyzuC

Komunikabideek behera kargatzeko