Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Arantza Tapiak lasaitasuna eskatu du eta Fagorren itxierak dakarrenari aurre egiteko lana aldarrikatu du

2013.eko azaroak 09

Nahasmena nagusitu da eta lasaitasunez eta erantzukizunez jokatzeko deia egiten diet ekonomiaren alde lanean aritzen diren agente publiko pribatu guztiei

Ez dago bide laburrik, aukera guztiak aztertuta daude dagoeneko eta Mondragon Korporazioak erabakia hartuta du.

Hau ez zen gure eszenatokia. Bagenekien berregituraketa beharrezkoa zela baina modu ordenatuagoan egin zitekeela uste genuen. Orain, etorkizuna lantzeko ordua da eta Jaurlaritza dagoeneko hasi da.

 

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren garapenerako eta lehiakortasuneko sailburuak, Arantza Tapiak lasaitasunez eta erantzukizunez jokatzeko deia luzatu du, eta ekonomiaren eta lehiakortasunaren alde aritzen diren agente publiko pribatu guztiei Fagorren egoera liskarretarako ez erabiltzea eskatu die bide horrek ez baitu soluziorik ekarriko.

Donostian egin dituen adierazpenetan, sailburuak gogora ekarri du ordu gutxi barru Fagorrek hartzekodunen konkurtsoa eta ondorengo likidazioa aurkeztuko duela eta honen inguruan Mondragon Korporazioak atzeraezina den erabakia hartuta duela.

Ez zen gure eszenatokia. Orain, etorkizuna prestatu behar dugu

 

Egindako orain arteko lana aipatuz, Jaurlaritza lehenengo egunetik gai honen gainean aritu dela azpimarratu du eta "egin beharrekoak egin ditugu"." esan du Tapiak

Hau ez zen guk aurreikusten genuen eszenatokia, eta jakinda enpresaren berregituraketa beharrezkoa zela, uste genuen beste modu ordenatuagoan egin zitekeela. Guk horretara bideratu ditugu gure ahalegin guztiak.

"MCk erabakia hartu du eta hartzekodunen lehiaketa besterik ez dute onartu. Erabakia beraiena izan da

Ordu gutxi barru konkurtsoan, eta lasaitasun deia beharrezkoa da

 

MCk bere erabakia jakin arazi zigun urriaren 30an Lehendakariari eta niri. Ez dago atzera bueltarik, nahiz eta gaiaren gainean egon ez direnak orain arte egoera berriaz jabetu ez diren.

Lehenengo, Polonia izan zen. Ondoren, Frantzia. Eta orain, Euskadi.

Eta gainean dugun konkurtso egoeraren atarian, nahasmena nagusitu da giroan.

Orain mahai gainean jartzen ari diren neurriak, aztertuta daude; ez dago bide laburrik; MCk erabakia hartuta du.

Nahasmena eta urduritasun une hauetan dei egin nahi nieke ekonomiaren eta lehiakortasunaren alde egiten duten agente publiko pribatu guztiei lasaitasunez eta arduraz joka dezaten eta ez dezaten gai larri hau liskarra sortzeko erabili. Bide honek ez baitu soluziorik ekarriko.

Jaurlaritza etorkizuna lantzen hasi da kaltea txikiagoa izan dadin

 

MCren erabakiak eta Fagor Etxetresnak konkurtsoan sartzeak eszenatoki berri batean kokatzen gaitu eta horri erantzutea premiazkoa da.

Jaurlaritza hasi da dagoeneko eskura dituen tresna guztiak eszenatoki berri honen zerbitzura jartzen. Ez dira tresna berriak, ditugunak egoerari egokituak baizik, gertatuko diren kalteak ahalik eta txikienak izan daitezen.

Eusko Jaurlaritzak aurreko asteazkenean egoera berriari erantzuteko ekimenen oinarriak aurkeztu zituen industria eta enplegu ikuspuntutik. Beti ere, hornitzaile sarea kontutan hartuz eta kaltetuko den enplegua zainduz, kooperatibistena eta laboralena, guztiena alegia kontutan hartuz.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)