Berriak Osasuna
Eu

Gasteizen ezarri ostean, erabat martxan dago errezeta elektronikoa Araban

2013.eko azaroak 11
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Gasteizen bizi diren 240.000 herritarrek gaurtik aurrera baliatuko dute zerbitzu hau

Araban guztira 51 udalerri eta 116 botika daude, eta EAEko lehendabiziko lurraldea da errezeta elektronikoa erabat instalatzen

Gaur arte, 2.000.000 errezeta elektroniko inguru banatu dira Euskadin

Iñigo Urkullu Lehendakariak iragarri du e-rezeta Gasteizera iritsi dela. Kudeaketa eredu "erosoa eta eraginkorra"  herritarrentzat eta profesionalentzat, lehendakariaren esanetan . 2013ko amaieran sistema hau Euskal Autonomia Erkidegoan ezarrita egongo da jada, jakinarazi du Urkulluk, Eusko Jaurlaritzak errezeta elektronikoarekin hartutako konpromisoa betez. Urkulluk honetan parte hartu duten erakundeen elkarlana azpimarratu du eta esan du argi geratu dela "batera lan egiten dugunean Euskadik aurrera egiten duela"

Gaur goizean, lehendakaria, Osasuneko sailburua, Farmaziako zuzendaria eta Arabako Farmazialarien Elkargo Ofizialeko presidentea errezeta elektronikoarekin lanean ari den botika batean izan dira bisitan.

Lehendakariak bertatik bertara ikusi du nola funtzionatzen duen botikak preskribatzeko eta banatzeko sistema berriak. Sistema erraza, segurua eta eraginkorra da; osasun-txartela aurkeztu besterik ez da egin behar.

Bisitaren ostean, lehendakariak adierazi du gustura dagoela Euskadiko udalerrien % 68,5ean sistema berria ezarri izanarekin, horrek esan nahi baitu milioi eta erdi lagunek baliatzen dutela dagoeneko errezeta elektronikoa.

Era berean, Osasun Sailak eta Osakidetzak egindako ahalegina errekonozitu du, haiek eta farmazialarien elkargoek egin baitute posible errezeta elektronikoa Euskadi osoan hedatzea eta ezartzea. Prozesu hori aurten urte amaieran amaituko da, Jaurlaritzak legegintzaldiaren hasieran adierazi zuen moduan.

Errekonozimendu horrekin, lehendakariak publikoki eskertu du Osakidetzako profesionalen lana, bai eta farmazialarien borondatea ere botikak preskribatzeko eta banatzeko sistema berrira egokitzeko.

Era berean, lehendakariak bertatik bertara ikusi du Araban errezeta elektronikoa ezarri izanarekin gustura daudela Arabako Farmazialarien Elkargo Ofiziala eta kolegiatuak eurak ere, sistema berriarekin lan egitea onuragarria dela adierazi baitiote. Horrez gain, botikara joan diren gaszteiztarrak ere gustura agertu dira errezeta elektronikoaren abantailekin: batetik erosoagoa, ez baita osasun-etxera joan behar errezetan eta bisatuak jasotzera, eta, bestetik, seguruagoa, botiken arteko bikoiztasunak eta interakzioak saihesten baitira eta erabateko fidagarritasuna baitu, zuzen banatzea bermatuta.

Azkenik, lehendakariak baieztatu du errezeta elektronikoa hil honen 20an, 21ean eta 22an iritsiko dela Donostiara, eta, horren ostean, Gipuzkoan ere erabat ezarrita egongo dela. Bilbon ezarriko da azkenik errezeta elektronikoa. Abenduaren bigarren astean ezartzen dutenean, erabat martxan izango da errezeta elektronikoa Euskadi osoan.

Errezeta elektronikoa Euskadin

Euskal Autonomia Erkidegoan, Gasteizen ezarri ostean, 172 udalerritan dago dagoeneko martxan; hau da, 1.500.000 herritarrek eta 536 botikak daukate eskura errezeta elektronikoa.

Orain artean, guztira 2.000.000 banaketa elektroniko egin dira. Horrek esan nahi du egunean 30.279 errezeta elektroniko banatzen direla.

Gaur egun, Euskadin egiten diren errezeten % 85 elektronikoak dira.

EAE osoan e-rezeta ezarri ostean, 2014an 30 milioi errezeta elektroniko baino gehiago egitea dago aurreikusita.

Bizkaia izango da errezeta elektronikoa ezartzen azkena, eta oraindik ere hamabost udalerri falta ditu, ordena honetan: Arrigorriaga, Arrankudiaga, Etxebarri, Basauri, Galdakao, Bedia, Igorre, Artea, Miraballes, Lemoa, eta Larrabetzu azaroaren 19an, eta Leioa, Erandio eta Getxo hilaren 26an.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroak 11

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AsierAranbarriU
    2013.eko azaroak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Gasteizen ezarri ostean, erabat martxan dago errezeta elektronikoa Araban http://t.co/KVeSe6OCQI

  • @manycomics
    2013.eko azaroak 11

    Comentario de Twitter:
    Vitoria-Gasteiz completa el despliegue de la receta electrónica en Araba http://t.co/UVWvlDyz6R

  • @KZguneaTIC
    2013.eko azaroak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Gasteizen ezarri ostean, erabat martxan dago errezeta elektronikoa Araban. http://t.co/3k2q7Sr3oj

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Pedro Rivero, Presidente del Colegio Oficial de Farmacéuticos de Alava