Berriak Lehendakaritza

“Lurzoru Etikoaren printzipioa memoria eta bizikidetzarako akordio-hazia da”

2013.eko azaroak 10

Iñigo Urkullu Lehendakariak adierazi du Eusko Jaurlaritzak hezkuntza eta bizitza Memoriaren politika publikoaren erdigunean jarri nahi dituela. Abiapuntu bezala, Urkulluk Lurzozu Etikoa proposatu du, Legebiltzarreko lau talde handienak “lotzen” dituen hitzarmena. Lurzoru Etiko hau “memoria eta bizikidetzarako akordio-hazia da” Lehendakariarentzat eta beharrezkoa da honentzat hitzarmen hau elkarbanatzea eta hedatzea.

Iñigo Urkullu Lehendakaria buru den Eusko Jaurlaritzak Memoriaren Eguna Euskal Herriko Unibertsitatean egin du. Sailburu guztiez gain UPV/EHUko errektore Iñaki Goirizelaia ere bertan izan da. Aldez aurretik, Lehendakariak Legebiltzarrean egindako lore eskaintzan ere parte hartu du.

Urkullu Lehendakariak gogorarazi du bi urte igaro direla ETAk indarkeria baztertu zuenetik. Gertaera honek Urkulluren hitzetan, “Memoriaren politika publiko baten gaineko gogoeta bati behar bezala heltzea” ahalbidetu du. “Oroitzapenaren bultzadaz haratago” doan memoria, “oroitzapenarekin lotuta geldi dadin nahi den hori da”, azaldu du Urkulluk. Zentzu honetan, Lehendakariak memoriarekin lotzen dituen balioak azpimarratu ditu: elkartasuna, enpatia “pairatu zuten eta pairatzen ari direnekin”; “bizitza hautatzen dugu heriotzaren aurrean”, jarrera eraikitzailea baita Urkulluren ustez oroimenari erantzuteko erarik onena; bakea eta giza eskubideak hezkuntzaren erdigunean kokatu behar direla defeditu du eta elkarrizkeren aldeko apustua egiteko deia zabaldu du. “Batzen gaituena” zaintzearen alde agertu da, Lurzoru Etikoa, alegia.“Bakerako memoria etika eraikitzea, hezkuntza eraikitzea eta adostasuna eraikitzea” baita, ziurtatu du.

Lurzoru Etikoa:

«Indarkeriaren injustiziaren onarpena, eragindako kaltearen onarpena eta biktimen duintasuna behar dituzte bakeak eta bizikidetzak, eta biktima guztiek merezi dute egia, justizia eta ordainerako eskubidea.»

Oharra:

Eusko Jaurlaritzak Memoriaren Eguna dela dela eta honako mezua zabalduko du sare sozialetan #adostasunhazia hastag-arekin.

“Memoria eta bizikidetzarako adostasun hazia.

Indarkeriaren injustiziaren onarpena, eragindako kaltearen onarpena eta biktimen duintasuna behar dituzte bakeak eta bizikidetzak, eta biktima guztiek merezi dute egia, justizia eta ordainerako eskubidea.”

Martxoan Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkuran onartutako akordioa.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Goirizelaia