Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Eusko Jaurlaritzak Bake eta Bizikidetza Planaren Hezkuntza alorreko Oinarriak eta Proiektuak aurkeztu ditu

2013.eko azaroak 11

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuak, Cristina Uriartek eta Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak, Jonan Fernandezek, 2013-2016rako Bake eta Bizikidetza Planaren hezkuntza arloko oinarriak eta proiektuak aurkeztu dituzte. Uriartek azaldu duenez dokumentu honek bilatzen du giza eskubideen eta bakearen hezkuntza, biktimekiko elkartasuna, bizikidetza eta gatazken konponbide baketsua sendotzeko ikastetxeen autonomia errespetatuta. Fernandezek bizikidetzaren aldeko deia egin du, “bizikidetzaren garaia” baita honentzat.

Dokumentu hori kontsulta-aldiena dagoen dokumentu gisa aurkeztu zaie hezkuntza arloko eragileei, iradokizunak eta oharrak egin diezazkioten 2013ko arazoan eta abenduan zehar. Sailburuak adierazi du dokumentuak “harrera positiboa” izan duela hezkuntza eragileen artean. Uriartek talde honen eskakizuna azaldu du, ikastetxeen autonomia errespetatzea, alegia.  Uriartek proiektu hau hezkuntza ikuspuntu batetik begiratzeko deia egin du eta ez ikuspuntu politiko batetik. Fernandezek ere hezkuntza-eragileei proiektua martxan jartzeko askatasunaren ideia azpimarratu du.

Proposamen horien helburua da hezkuntza sistemak azken urteotan burutzen duen lanaren osagarria izatea. Esparru horretan, ikastetxeekin eta haien baitako eragileen komunitatearekin lankidetza bultzatzeko ekintza xumeak egin nahi dira. Abiapuntua Gizalegez Akordioa da, bizkidetzaren aldeko gizarte- eta hezkuntza-arloko konpromiso bat, joan den urriaren 1ean, Donostiako Kursaalen, hezkuntza-komunitateko eragileek sinatu zutena.

Gaur ezagutzera emandako oinarri eta proiektu dokumentuak, beraz, Gizalegez Akordioa du abiapuntua eta hiru ardatz handi hauek hartzen ditu oinarri: Programa Elkarrekin Programa, Adi-Adian Modulua eta Eskola Bakegune.

1.- ELKARREKIN PROGRAMA


Giza eskubideetan eta bakean, biktimekiko elkartasunean, bizkidetzan eta gatazken konponbide baketsuan hezteko proiektuetan prestakuntza-, dinamizazio- eta aholkularitza-ekimenak sustatzeko lankidetza publiko-sozialeko esperientzia bat da.

Programa horren bitartez funts bat sortuko da eta haren bitartez gizarte- erakundeei ekarpen jakin bat egingo zaie hezkuntzaren, tokiko bizikidetzaren eta herritarren parte hartzearen arloan prestakuntza-, dinamizazio- edo aholkularitza-zerbitzuetan emandako zerbitzuko.

Elkarrekin Programaren hartzaileak bakearekin eta bizikidetzaren gaiarekin lotura duten irabazi asmorik gabeko erakundeak edo fundazioak izango dira, beti ere Euskadikoak badira eta haien jarduera-esparrua Euskal Autonomia Erkidegoa bada.


2.- ADI-ADIAN MODULUA: Giza duintasunari, bizikidetzari eta enpatiari buruzko ikaskuntzak, biktimen testigantzak entzuteko esperientziaren bidez.

2005etik aurrera Eusko Jaurlaritzaren eta euskal hezkuntza-sistemaren kezka da nola landu behar diren bakearen aldeko hezkuntza, indarkeriaren bidegabekeria, biktimekiko elkartasuna eta beren testigantzen balio pedagogikoa.

2005-2009 legegintzaldiko lehenengo esperientzi pilotuen ondoren, “Bakerako Urratsak” eta “Marka uzten diguten istorioak” unitate didaktikoen bitartez, 2011n Biktima Hartzaileen Programa abian jarri zen.

2013-2016 Bakea eta Bizikidetza Planak, eta zehazki Adi-Adian Moduluak, aipatutako esperientziei jarraipena eman nahi die, biktimen testigantzari hezkuntza-balio esanguratsua ematen zaiolako; mota desberdineko indarkeriaren biktimen testigantzak entzuteko aukera ematen delako; eta lanaren prestaketa, eta testigantzaren ardatz nagusia, beren bizikidetzaren mezua delako, gorrotoaren mezuaren gainetik.

Modulu honen azken xedea da norberaren hezkuntza-prozesua hobetzen eta sendotzen laguntzea, honako helburu hauekin:

  • Esperientzia. Bizipen hezigarri bat sustatzea, indarkeriak eragiten duen benetako sufrimenduaren bidegabekeria ikusi eta sentitzeko aukera emango duena, ondoren horretatik ikasteko.
  • Enpatia. Bidegabekeriak sufritzen eta jasaten dituzten pertsonekiko enpatia sentitzeko gaitasuna garatzea ikasleengan.
  • Giza duintasuna. Giza duintasuna goi-mailako balio gisa ulertzea, bizitzea eta horretaz jabetzea.
  • Giza eskubideak. Giza eskubideen edukia ezagutzea eta ikastea horien sakoneko zentzua ulertzeko, bizitza pertsonal eta sozialari begira.
  • Bizikidetza. Elkarrekin hobeto bizitzen ikastea errespetuan oinarrituta, eta ikaskuntza hori eguneroko bizitzara eramatea.


Adi-Adian moduluaren proposamena da zuzeneko testigantza gerturatzea, zuzen-zuzenean edo familiaren barruan sufrimendu bidegabea eta muturrekoa bizi izan dutenen eta gorrotoaren ordez bizikidetza aldezten dutenen testigantza, hain zuzen. DBHko 4. mailako eta Batxilergoko ikasleei gerturatuko zaie pertsona horien zuzeneko testigantza; tutoretzak nahiz etika, filosofia edo historiako ikasgaiak baliatu daitezke horretarako, edota zeharkako proiektuetan txertatu. Formatu hauetakoren bat edo batzuk ere erabil daitezke: ikus-entzunezko testigantza; idatzizko testigantza; antzerki bidezko testigantzarekin; eta biktima bat edo gehiagoren zuzeneko eta aurrez aurreko testigantza.

Adi-Adian moduluaren garapenean laguntzeko, Eusko Jaurlaritzak Bake eta Bizikidetza Plana hezkuntza-arloan koordinatzeko figura bat sortu du informaziorako, prestakuntzarako eta koordinariorako, eta tresna didaktikoak emango dizkie ikastetxeei. Eta azkenik, ikastetxeetan aukera emango da plana inplementatzeko eta aplikatzeko behar den prestakuntza Elkarrekin Programaren bidez egiteko.

3.- ESKOLA BAKEGUNE


Helburua da www.eskolabakegune.euskadi.net web orrialdea berriztatzea, orrialde hori eraginkorragoa izan dadin eta irakasleek eskura izan ditzaten, intereseko bibliografia eta materialez gain, Eusko Jaurlaritzak eta haren itunpeko elkarteek bakearen, giza eskubideen, bizikidetzaren, biktimekiko elkartasunaren eta gatazkak modu positiboan kudeatzeko hezkuntzaren arloan garatzen dituzten programak, moduluak eta ekimenak.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gorkaruiz
    2013.eko azaroak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @bakeola: Bases y Proyectos Del Plan De Paz y Convivencia en el ámbito educativo #bakea #elkarbizitza http://t.co/Y3Ew9eHbRD

  • @bakeola
    2013.eko azaroak 11

    Comentario de Twitter:
    Bases y Proyectos Del Plan De Paz y Convivencia en el ámbito educativo #bakea #elkarbizitza http://t.co/Y3Ew9eHbRD

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)