Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Idoia Mendiak bisitatu du ONCEk Euskadin duen ordezkaritza

2010.eko apirilak 21

Justiziako eta Herri Administrazioko sailburuak, Idoia Mendiak gaur bisitatu du ONCEk Euskadin duen Lurralde Ordezkaritza zuzenean ezagutzeko helburuz itsuen erakundeak Euskal Herrian eskaintzen dituen zerbitzuak eta Euskal Herri Administrazioan sartzeko hobekuntzak azaltzeko.

Euskadiko Lurraldeko Kontseiluko presidenteak, Javier Domínguezek, eta lurraldeko ordezkariak, Basilio San Gabrielek, sailburuari harrera egin diote ONCEk Bilbon duen egoitzan (Pérez Galdos kaleko 11 zenbakia).  Geroago instalazioetatik ibili da nolabait ezagutzeko hainbat gaietan, hala nola prestakuntza, enplegu, hezkuntza, irisgarritasuna, teknologia berriak, kultura eta kirola, ONCEk zer gizarte zerbitzu dituen Euskadin itsuak edo ikusmen urrikoak diren pertsonei laguntza espezializatua emateko.

Gaur egun ONCE eta Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saila elkarlanean ari dira itsuei errazteko herri-administrazioak Interneten bidez eskaintzen dituen zerbitzuak eskuratzea baita jendaurreko harrera emateko Zuzenean Zerbitzuak dituen gunetara sartzea ere. Horiek diseinatu dira  itsuen beharkizunak kontuan hartuta.

Gaur egur, batera ONCEk eta bere Fundazioak eta bere Enpresa korporazioak, modu zuzenean edo zeharka sortzen dituen enpleguak 115.000 baino gehiago dira, eta bere baitan biltzen diren pertsonei, 70.000 lagun baino gehiago, behar duten laguntza espezializatua modu autonomoan eskaintzen die.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)