Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Datorren azaroaren 10ean Euskotrenek tren zerbitzu berezia eskainiko du Behobian ospatuko den Behobia-Donostia Lasterketa dela eta

2013.eko azaroak 07

Euskotrenek tren zerbitzu berezia eskainiko du Lasarte-Oria/Donostia linean igande goizean, azaroaren 10ean, Behobian ospatuko den BEHOBIA-DONOSTIA lasterketa dela eta.

Tren bereziek honako ezaugarri hauek izango dituzte:

IRTEERAK LASARTE ORIATIK HENDAIARA

• Geltoki guztietan egingo dute geldialdia: 7:30, 8:00, 8:30, 9:00 eta 9:30 ean.

• Errekalde, Añorga, Lugaritz, Donostia, Anoeta, Irun Ficoba eta Hendaian geldituko dira soilik: 7:50 ean (Irun Ficobaraino).

IRTEERAK DONOSTIATIK HENDAIARA

• Geltoki guztietan egingo dute geldialdia: 7:15, 7:45, 7:52 (Irun Ficobaraino), 8:15, 8:45, 8:52, 9:00, 9:15 eta 9:45 ean.

• Donostia, Anoeta, Irun Ficoba eta Hendaian geldituko dira soilik: 7:40, 8:07 (Irun Ficobaraino), 8:30, 8:37 eta 9:35 ean.

IRTEERAK ZUMAIATIK HENDAIARA

• Zumaia eta Anoeta arteko geltoki guztietan eta Irun Ficoban eta Hendaian geldituko dira soilik: 7:41 ean.

Zerbitzu berezi hauek igandeetako ohiko ordutegia osatzen dute.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren web gunean www.euskotren.es

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau