Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Nekazaritza Arloko Lanbide eta Enpresa Elkarteak eta Federazioak

2013.eko azaroak 07

Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikagai arloetako lanbide- eta enpresa-elkarte eta federazioentzako diru-laguntza deialdi publikoa egin du (Elkarteak programa).

Helburu horretara guztira 767.438,00 euro bideratuko ditu 2013an, honela banatuta:

- Nekazaritza sektorerako: laurehun eta hogeita hamar mila euro (430.000).

- Elikagai sektorerako: ehun eta berrogeita hamazazpi mila eta hirurogeita bost euro (157.065).

- Arratza sektorerako: ehun eta laurogei mila hirurehun eta hirurogeita hamahiru euro (180.373).

 

Eskaerak egiteko orriak www.nasdap.ejgv.euskadi.net webgunean eskuratu daitezke, eta abenduaren 7ra bitartean aurkeztu, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren bulegoetan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren Legeko 38.4 artikuluan aurreikusitako tokietan.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @lanbideejgv
    2013.eko azaroak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Ayudas para las Asociaciones y Federaciones Profesionales y Empresariales del Sector Agrario . http://t.co/Lyx1cyV24B

  • @lanbideejgv
    2013.eko azaroak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Nekazaritza Arloko Lanbide eta Enpresa Elkarteak eta Federazioak . http://t.co/LuYOeW3PYA