Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Aburto sailburuak kutsu sozial nabarmeneko aurrekontua aurkeztu du, krisiaren ondorioak leuntzearren

2013.eko azaroak 07

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailak 923 milioi euro izango ditu 2014an, krisiak euskal herritarrei eragindako ondorioak leuntzen laguntzeko.

Juan Mari Aburto sailburuak «kutsu sozial nabarmeneko» aurrekontu-proiektua aurkeztu du gaur Legebiltzarrean. Sailaren lehentasunetan gizarte-prestazioak, enpleguaren sustapena eta etxebizitza izango dira arlo nagusiak. Horregatik, aurrekontua aurkeztean, «iazkoa baino aurrekontu handinahiagoa dela» azpimarratu du sailburuak, eta «egungo egoera ekonomikoaren eragina gehian pairatzen dutenak artatzen izango du lan handiena».

Zailtasun ekonomiko handiko uneetan gastu publikoa arrazionalizatzearren egin beharreko ahaleginaren ondorioz, Sailak datorren ekitaldirako prestatu duen aurrekontuan % 20,24ko igoera aurreikusi da 2013koarekiko (923,63 milioi euro iazko 768,17 milioiekiko).

«Aurrekontu honi esker aukera izango dugu, alde batetik, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarria (EPO) ordaintzeko aurreikusi ditugun beharrak estaltzeko, eta, bestetik, Gizarte Larrialdietako Laguntza % 18,50 handitzeko», adierazi du Aburtok. Kopuru absolutuan, GLLrako zuzkidura 20,5 milioi eurokoa izango da, 2013an baino 3,2 milioi gehiago.

Dena dela, errealitatearekiko fideltasuna atxikitzearren, zenbait kontusail ez genituzke aintzat hartu behar, hala nola enpresei sustapen-neurrien eta enplegua sortzeko neurrien bidez Gizarte Segurantzaren kuotetan egiten zaizkien hobariak ordaintzekoa eta DBE (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta) eta EPO (Etxebizitzarako Prestazio Osagarria) ordaintzeko xedatutako zenbatekoa. Lehen atalean 119.929.000 euro xedatu dira, eta prestazio sozialak, berriz, 2013ko 322 milioitik 384,5 milioira handituko dira.

Aurrekoa aintzat hartuta, Sailaren aurrekontua 419.204.724 eurokoa litzateke, 2013koa baino % 6,35 handiagoa, hain zuzen. Kopuru absolutuan, aurrekontuaren igoera 25,02 milioi eurokoa izango da.

Saileko kontusailen aldaketa ez da lineala izan; izan ere, oinarrizkotzat jo diren zerbitzu eta prestazio sozialak lehenetsi egin dira. Hala, Telelaguntzarako aurrekontua % 7,8 handitu da. Oso zerbitzu garrantzitsua da etxean egon behar izaten duten adindu eta ezintasunen bat dutenentzat, eta asebetetze-maila handia eragiten du.

Familia-politiketan, gaineratu du, eutsi egin zaie bikoteak, bereziki, eta familiak, oro har, gatazkan dauden kasuetarako bitartekotza-zerbitzuei, baita seme-alabengatiko eta familia-bizitza eta lanekoa bateratzeko laguntzei ere. Programa honen zuzkidura 10,7 milioitan handitu da (% 27,11), familientzako laguntzen kapituluaren igoera nabarmenak eraginda; hori, izan ere, 38,6 milioitik 48,6 milioira pasako da.

Immigrazio-politikei dagokienez, atxiki egin da Biltzen, Integraziorako eta kulturen arteko Bizikidetzarako Euskal zerbitzua, eta handitu, berriz, abokatu-elkargoekin dauden aholku- eta abegi-zerbitzuetako kontusailak. Halaber atxiki da Immigrazioaren Behatokia, EHUn dagoena.

Lanbideren bitartez, Sailak lehenetsi egingo ditu, eta funts gehiagoz hornitu, langabeentzako (gazte, emakume, iraupen handiko langabeak…) enplegu-programak, lana baduten lagunen etengabeko prestakuntzaren kaltean. Ekimen horiei Enplegua Suspertzeko Planean jasotakoa erantsi behar zaie.


Etxebizitza

Etxebizitzaren atalak % 14,39ko igoera izango du 2013ko ekitaldian xedatutako kopuruekiko. 2014ko aurrekontu-ekitaldia Etxebizitzako 2013-2016 Gidaplanaren indarraldiaren barruan da, zeinak etxebizitza-politikaren lehentasunak dagoeneko eraikita dagoena okupatzera, hiriak leheneratzera eta berritzera, irisgarritasuna sustatzera eta bideratzen baititu. Halaber, ekimen publikotik alokairua sustatuko da etxebizitza hartzeko formulen artean.

Datorren urtean zehar alokairu-parkearen presentzia areagotzea aurreikusten du Sailak, etxebizitza-premiak konpontzeko formula gisa. Horrek berekin dakar Bizigune eta ASAP artekaritza-programak sendotu beharra. Bizigune programaren 2014ko helburua da 5.450 etxebizitza libre izatea bertara bildutakoak.

Halaber sendotuko da etxebizitza hutsen parkea haiek alokatuta okupatzearen aldeko apustua. Birgaitzeko Renove Plana gauzatuz dinamizazio ekonomiko eta sozialari lagunduko zaio, jarduera ekonomikoa eta enplegua sorraraziko da eta dagoeneko eginda dauden etxebizitzak okupatzea eragingo da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)