Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariaren arabera, Pirinioetako Lan Elkarteak pertsonen ongizatean eta aukeretan biltzen du arreta

2013.eko azaroak 07
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Urkullu lehendakariak Pirinioetako Lan Elkartearen XXXI. Osoko Bilkuraren amaiera-saioan parte hartu du

Iñigo Urkullu lehendakariak baieztatu duenez, ekonomia suspertzea eta enplegua sortzea dira Pirinioetako Lan Elkartea (PLE) osatzen duten zortzi eskualdeen jardueraren «ardatz nagusiak». Urkulluk azaldu duenari jarraiki, eskualdeok egindako adierazpen bateratuan, PLEk hartzen dituen lurraldeetako biztanleen ongizatean eta aukeretan jarri dute arreta. Alde horretatik, lehendakariak adierazi du etorkizunean «lankidetza-proiektuak garatzeko» adostasunak bilatzen sakonduko dutela, bere iritziz, horixe baita «aurrera egiteko bidea».

Gaur goizean, Iñigo Urkullu lehendakaria Pirinioetako Lan Elkarteak Iruñean egin duen XXXI. Osoko Bilkuraren presidente-bileran eta amaiera-saioan izan da. Duela 30 urte sortu zuten elkartea, eta Pirinioetako bi aldeetako eskualdeek eta komunitateek osatzen dute: Akitania, Midi-Pyrénées, Languedoc-Roussillon; Katalunia, Aragoi, Nafarroa, Euskadi eta Andorra Printzerria. PLEko kideek adierazpen bateratua egin dute, 2014an indarrean jarriko den Europako Kontseiluaren 2020 Estrategiari begira.

Bere mintzaldian, elkarteak Europa eraikitzea xede duela azpimarratu du Urkullu lehendakariak. «Europa eraikitzen ari gara», esan du. Urkulluren hitzetan, 2020rako Estrategiak planteatzen duen hazkunde adimendun, jasangarri eta integratzaileari buruzko planarekin bat egin du Pirinioetako Lan Elkarteak. Neurriok erkidegoan bizi diren 18 milioi pertsonari eragingo diote. Azkenik, elkarlanean aritzeak duen garrantzia nabarmendu du Urkulluk, eta «PLEren kultura», «biodibertsitatearekiko» errespetua eta «ezberdinen arteko hitzarmenak» balioetsi ditu.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)