Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Jaurlaritzak enplegurako eta industriarako neurriak jarriko ditu martxan Fagorren itxiera arintzeko

2013.eko azaroak 06

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapiak baieztatu du Fagor Elektrotresna hartzekodunen konkuntsoan sartuko dela, "ez dago likidazioa ez den beste biderik", gehitu du. Tapiak jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak egoerak eragin dituen ondorioak aztertuko dituela, ez bakarrik Mondragón Korporazioari dagozkienak baizik eta honen zeharkako langileei eta hornitzaileei eragiten dieteneak ere. Zentzu honetan sailburuak adierazi du industria eta enplegu sailean neurri zehatzak jarriko direla. Fagor Elektrotresnaren itxieragatik eragin handiena izango duten zonaldeetan aparteko laguntzak eta enplegu planak jarriko dira martxan.

Fagor elektrotresnaren egoera aztertzeko Jaurlaritzak deitu duen batzarraren ostean Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasunaren sailburu Arantza Tapia, Industria eta Enplegu sailburuordeak  hedabideen aurrean agertu dira. Gainontzeko instituzioetatik hiru lurraldeetako Ahaldun Nagusiak eta Ekonomia Sustatzeko diputatuak alde batetik, eta Arrasate, Aretxabaleta, Azpeitia eta Basauriko alkateak ere bertan izan dira. Bestalde txema Gisasola buru den  Mondragon Korporazioko arduradunak eta Xabier Bengoetxea gidatutako Fagor Elektrotresna enpresakoak, ere bertaratu dira.

Fagor Elektrotresna enpresa hartzekodunen konkurtsoan sartuko dela ziurtatu du Tapia sailburuak. Sailburuak adierazi duenez erabaki honekin Euskadi beste etapa batean sartzen da eta kexarako eta atzera begiratzeko momentua ez dela azpimarratu du.

(Informazio zehatzagoa erantsitako dokumentuan)

2 iruzkin
  • @Latxinamundial
    2013.eko azaroak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [NOTICIA] El Gobierno activará planes en Empleo e Industria para paliar el cierre de Fagor ► http://t.co/gKeLfwEsdP http://t.co

  • @ilertxundi
    2013.eko azaroak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [NOTICIA] El Gobierno activará planes en Empleo e Industria para paliar el cierre de Fagor ► http://t.co/gKeLfwEsdP http://t.co

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak