Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
qrcode

Josu Erkorekak José María Lidónen Omenezko Zigor Zuzenbideari buruzko X. Jardunaldiak inauguratu ditu

2013-11-07

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Herri Administrazioko eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak José María Lidónen Omenezko Zigor Zuzenbideari buruzko X. Jardunaldiak inauguratu ditu gaur goizean Bilbon: «Zigor-zuzenbideari eta zuzenbide penal prozesalari buruzko hainbat gai». Jardunaldiak Eusko Jaurlaritzaren Herri Administrazio eta Justizia Sailak eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak antolatu dituzte.

Jardunaldiak gaur eta bihar egingo dira Justizia Jauregiko liburutegian, eta José María Lidón magistratuaren omenezko ekitaldia ere bertan izango da.

Jardunaldietan Ana Agirre Justiziako sailburuordea, Manuel Valín Justiziako zuzendaria eta Jon Arturo Uriarte Justizia Administrazioko zuzendaria ere izan dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan