Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

EGLSren aurrekontuak (415,7 milioi euro) Euskadiko ekoizpen-ekonomia eta lehiakortasunaren hobekuntza bultzatzea du xede nagusitzat

2013.eko azaroak 06

· EGLSren aurrekontua % 4,9 handitu da; Merkataritza eta Turismoko partidak igo dira gehien, ia % 50.

· Enpresentzako finantzaketa bizkortzeko funtsezko tresna modura indartu egingo da  Finantzen Euskal Institutua, eta industria-politikarekin batera joango da; 89,2 milioi euroko zuzeneko aurrekontua du azken horrek.

· I+G+Bko gastuari eutsiko zaio (170,6 milioi euro); 2015eko ZTBPa eguneratzea ere aurreikusten du.

Eusko Jaurlaritzako 2014rako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren aurrekontuak eutsi egin dio industria laguntzeko tresnak sendotzearen aldeko apustuari; apustu bat da Euskadik berrikuntzara bideratzen dituen baliabideen eraginkortasun handiago bat bilatzearen alde, bai eta lehen eta hirugarren sektoreen behar premiazkoenei kasu egitearen aldekoa ere, ekoizpen-ekonomiako ezein sektore ez dadin gelditu susperralditik kanpo.

Aurrekontua 415.742.000 €-koa da, Administrazio Nagusiaren aurrekontu osoaren % 4,1, alegia. 2013rako aurkeztutako proiektuarekin alderatuta % 4,9ko gehikuntza izan da; halere, zenbateko horiei Lehendakaritzako aurrekontuan jasotako Berrikuntza Funtsa ere gehitu behar zaio; 26 milioi eurokoa da azken hori.

Kapitulukako banaketan balio absolututan guztiek gora egin dutela ikus dezakegu, aktibo finantzarioen hazkundeari dagozkionak izan ezik, 92 milioi izatetik 72 milioi izatera murriztu baitira.

Saileko programa bakoitzeko egiten den gastuak, hau da, gastatzen dugunak, adierazten digu finantziazio gehien jasotzen duten programak, zifra absolututan, Teknologia —112,5 milioi euro—, Nekazaritza eta Landa Garapena  —79 milioi euro—, eta Industria Garapena —70 milioi euro— direla.

Teknologiak hartuko du zuzkidura handiena

Teknologiari buruzko programek zuzkidura ekonomiko handiena jaso dute; 112,5 milioi euro, zehazki.

Programa nagusiei eutsiko zaie 2014an, hau da: GAITEK (32,7), ETORGAI (29,1), EMAITEK (23,9), ETORTEK (16,6) eta NET (4). Nolanahi ere, 2015eko oraingo ZTBPren eguneratze modura RIS3 Espezializazio Adimendunaren Estrategia onartutakoan, aurreikusten da deialdiak oinarrizko jarduera-ildoetara egokitzea; hortaz, baliteke aldaketak egotea datorren urtetik aurrera.

Ekintzailetza Plana eta Kudeaketaren Berrikuntzako Estrategia

Ekintzailetza Laguntzeko Erakunde Arteko lehen plana aurkeztuko da 2014an; ildo horretatik, 2013ko defizita erlaxatzearen ondorioz 5 milioi euroko zuzkidura izango du hasieratik ekintzailetza laguntzeko planak.

INNOBIDEAK estrategia bultzatuko da 3.630.000 euroko zuzkidura batekin; bi programa izango ditu

  • KUDEABIDE programa: enpresa txikiek kudeaketako gutxieneko maila bat izaten laguntzeko. Eta oinarri sendo batetik abiatuta, etorkizun lehiakor bat eraiki ahal izan dezaten (uneotan batera diseinatzen ari dira EGLS, SPRI, Euskalit eta 3 foru-aldundiak).
  • LEHIABIDE programa: Enpresa ertainak eta handiak enpresa-kudeaketarako ereduak berritzen eta eguneratzen laguntzeko. Eta era horretan ingurune berrietara egokitu daitezen eta lehiakorragoak izan daitezen.

Agenda Digitala ETEen lehiakortasuna hobetzeko

Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazioaren Gizartearen Zuzendaritzak +Digitala programa (IKTak lehiakortasunerako tresnak) birmoldatu behar du. Hala, 4.050.000 euro izango ditu oinarrizko IKTak ezartzeko enpresetan eta elkarteetan, enpresa bultzatzaileen eta hornitzaileen arteko elkarlana bilatzeko zein produktuen eta zerbitzuen balio erantsia handitzeko

Industriarako tresna finantzarioak eta Makina Erremina Renove Plana

2014ko aurrekontuak, halaber, Finantzen Euskal Institutua ere kontsolidatuko du (15 milioi euro bideratuko dira erakunde horretara), eta beste tresna batzuk ere aurreikusi dira euskal enpresen beharrik premiazkoenari erantzuna emateko, baliabide finantzarioak erabilgarri edukitzeari alegia.

· 13 milioi enpresen kredituetarako.

· 12 milioi Arrisku Kapitaleko funtserako.

· Gauzatu programaren 12,6 milioi proiektu estrategikoak laguntzeko.

Nabarmendu beharra dago 2014an Makina Erremintaren beste Renove programa baten deialdia egingo dela (9,5 milioi euro); xedea da enpresen aktiboak berritzen laguntzea ekoizpena hobetu dezaten.

Industria Sailburuordetzaren funtsek behera egin dute FEIri zuzkidura txikiagoa egiteagatik, 2014ko ekitaldiko jarduerarako baliabide nahikoak baititu.

Enpresen kudeaketarako formula berriak emateko, Lanbide eta Euskadiko Lan Sozietateak erakundeekin lankidetzan sortutako funtsa gauzatuko da; 3 milioi euro izango ditu langileek enpresaren jabetzan parte hartu ahal izan dezaten.

EGLSren industria-politikaren apustuan hau sartzen da:

  • Enpresen berregituraketa eta antolamendua.
  • Enpresa bultzatzaileak dibertsifikatzea, proiektu berriak abiaraziz eta oinarri teknologikoko enpresa berriei hazten lagunduz.

Hartarako, 2014an 64 milioi euroko zuzkidura duten honako tresna eta ekimen hauek ditugu:

Energia eta Meategiak

  • Energiaren aurreztearekin eta eraginkortasunarekin zerikusia duten inbertsioak bultzatuko ditugu, bai eta energia berriztagarriak ekoizteko instalazioekin lotutakoak ere.; Renove planen 22,3 milioi euroko diru-laguntzak eta laguntzak (energia-eraginkortasuna; garraioak eta mugikortasun eraginkorra; energia berriztagarriak; etxeko ekipamendua...).

Programa horrek energia-eraginkortasuna hobetzen laguntzen du, eta, aldi berean, baita merkataritza suspertzea ere; horri eutsi zaio oso erantzun ona eta eragin handia duelako.

Internazionalizazioa

22,5 milioi euro

· Berria den Lehian programa globala, 8 milioi eurokoa: . ETEen internalizazioa banaka edo lankidetzan laguntzeko programa.

· Internazionalizazioa eta Global Training beka-programei eutsi zaie: 6,4 milioi euro egongo dira 500 gazterentzat.

Merkataritza eta Turismo sailbururodetza

Ia % 50 handiagoak izango dira 2014rako kredituak banaketa honen arabera.

Era horretan sailaren barruko aurrekontuaren oreka handiagoa lortuko dugu, orain zerbitzuen sektorearen beharrei erantzun ahal izateko, industriara bideratutako finantzaketa-mekanismoak sendotu ondoren.

Merkataritza zuzendaritza

Merkataritza Zuzendaritzaren aurrekontua 16,6 milioi eurokoa izatetik 26,6 milioi eurokoa izatera igaroko da 2014an horretarako; % 56ko gehikuntza, alegia.

Hiri Inguruen Dinamizazioa programak 3 milioi euroko aurrekontua du guztira, bi ataletan banaturik:

Zona-estrategiak garatzen laguntzea (udalerrietan merkataritza dinamizatzeko eta sustatzeko; elkarteak dira horren onuradun): 1.400.000 €

Hiri Inguruen Merkataritza Dinamizazioa (merkataritzako sektoreari buruzko azterlanetara bideratuta; Udalak dira onuradun): 1.600.000 €

Nabarmendu beharreko beste programa batzuk:

Merkataritzako establezimenduen modernizazioa; 3.500.000 €-ko zuzkidura. Sektorera zuzenean doan laguntza da; inbertsio induzitua dakar, eta BEZaren bidez itzultzen da neurri handi batean.

(2013an 1605 eskaera; eragindako inbertsioa, 27.444.999 €; BEZaren bidez itzulita, 5,744.949 €).

Enpresa Eskualdatzea eta Ekintzailetza Laguntza Teknikoa (proiektu pilotua); 300.000 euroko zuzkidura (150.000 € Merkataritzatik eta 150.000 € Turismotik) helburu bikoitzarekin:

  1. Enpresa-eraldaketako prozesuak laguntzea, eta era horretan negozioek jarrai dezaten laguntzea.
  2. Ekintzaile berriei laguntzea ibilbideari arrakasta-berme handiagoz ekiten.

Turismo zuzendaritza

Turismo Zuzendaritzaren aurrekontua 8,5 milioi eurokoa izatetik 12,3 milioi eurokoa izatera igaroko da 2014an; % 45eko gehikuntza, alegia.

- Basquetour erakundearen bidezko sustapen-kanpainek 6,7 milioi euroko aurrekontua izango dute, merkatuan dugun posizionamendua hobetzeko.

Horretaz gain, sektorearen lehiakortasuna hobetzeko ekintzak bultzatuko dira (3,6 milioi euro guztira):

Turismoko lehiakortasuna (1,2 milioi)

Lehiakortasunaren modernizazioa eta hobekuntza (Milioi 1)

Turismoko aplikazioak mantentzea (695.000)

Gauzatu Turismoa (627.832)

Nekazaritza, arrantza, eta elikadura politika sailbururodetza

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politika Sailburuordetzari dagokionez, lan handiko urte bat izango da 2014koa, bai barnean bai foru-aldundiekin batera; izan ere, 2014-2020ko Landa Garapenerako Plana onartu beharko da, eta, ondorioz, esparru horretako Europako politikak finkatuko dira.

Arrantzako sektorean, orobat, 2014-2020ko Itsasoko eta Arrantzako Europako Funtsaren programa eragilea onartu beharko da.

Sailburuordetza horrek 126,4 milioi euro kudeatzen ditu (Saileko aurrekontuaren % 30,4), honela banaturik:

  • Landa Inguruaren eta Itsasertzaren Garapena eta Europako politikak... 19,5 M
  • Nekazaritza eta Abeltzaintza …………...……. 8,3 M
  • Arrantza eta Akuikultura ……………………… 16,2 M
  • Nekazaritzako elikagaien industrien kalitatea... 30,8 M

Horri gehitu behar zaio Erakunde Ordaintzailearen eskumena; 51,6 milioi euro kudeatzen ditu horrek.

LANDA INGURUAREN ETA ITSASERTZAREN GARAPENA, ETA EUROPAKO POLITIKAK

Landa-garapenerako EREIN, ITSASPEN programak eta LEADER-FEADER programa (7,8 milioi euro guztira).

Araban landa-bideak hobetzea; 3 milioi euroko deialdi bat da, 2013 eta 2014ko ekitaldien artean banatu beharrekoa.

NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA ZUZENDARITZA

Zuzendaritza honen programa nagusiaren helburua, oraindik ere, azienda elikatzeko lehengaien kostu altuengatik zailtasunak dituzten abeltzaintzako sektoreak babestea da (esnerako behiak, esnerako ardiak...).

Halaber, eta gazteen enpleguarekin lotuta, GAZTENEK programa indartuko da oraindik, gazteak nekazaritzan eta abeltzaintzan sar daitezen sailaren helburu estrategiko modura.

Aurrekontuko ikuspegitik hauek dira jarduketa nagusiak:

  • Ia 2 milioi euroko hainbat hitzarmen (2,1 milioi) nekazaritza eta abeltzaintzako sektorearen elkarteekin eta federazioekin, bai eta hainbat erakunderekin ere, ekoizleak hobetzeko eta profesionalizatzeko.
  • Ekoizleen taldea, elkarte profesionalak eta nekazaritzako sindikatuak; 951.000 euro.
  • Gazteak nekazaritzaren sektorean sartzeko plana (627.000 €).
  • Esnetarako behi-aziendaren sektorea (500.000 €).

ARRANTZA ETA AKUIKULTURA ZUZENDARITZA

Gehikuntza handia dago arlo horretan; 10 milioitik 16ra igaroko baita. Batez ere arrantzako eta akuikulturako sektoreentzako laguntzen deialdira bideratuko da, bai eta sektorearen lehiakortasunerako laguntzetara ere (itsasontziak modernizatzea nagusiki).

BERRIKUNTZA ETA ELIKAGAIEN INDUSTRIAKO ZUZENDARITZA

Helburu horietarako aurrekontu-neurriak, batez ere, ondokoen bidez ezarriko dira:

  • Neiker sozietateari............................................ 7,5 milioi euro.
  • HAZI fundazioari................................................4,9 milioi euro.
  • Lehiatu programari ........................................... 4,8 milioi euro.
  • Azti fundazioari.......................................……… 1,6 milioi euro
  • Ikerketa programari ……………………... 3,9 milioi euro.
  • Teknologo eta ikertzaile gazteentzako diru-laguntzak …. 730.000 euro.
  • Nekazaritzako elikagaien enpresetan I+G bultzatzea..... 1,2 milioi euro.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)