Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Euskadiko Turismoa Londreseko WTM azokan

2013.eko azaroak 05
  • Atzotik eta hilaren 7ra arte, Basquetour-ek Euskadiren turismo eskaintza Erresuma Batuko profesionalen azokarik garrantzitsuenean eta munduko nabarienetakoan sustatzen dihardu.
  • Merkataritza eta Turismo sailburuordeak Itziar Epalzak, Turismo zuzendariarekin Mertxe Garmendiarekin, eta Basquetour-eko zuzendari nagusiarekin Arantza Madariagarekin, profesionalekin bilerak izango dituzten azokaren bi lehen egunetan.

Erresuma Batuko turismo azokarik aipagarriena eta nazioarte mailan profesional kutsua duen garrantzitsuenetariko bat, egunotan nazio ezberdinetako 5.000 tik gora enpresa eta 600etik gora erakunde, besteak beste, Eusko Jaurlaritza, Basquetour-en bidez, biltzen ditu.

Londreseko WTM azaroaren 4tik 7ra bitartean “one to one” profesionalen turismo hitzorduen hiriburua da: aire-konpainiak, transbordadoreak, aireportuak, hotel-kateak, kurtzeroak eta publikoari zuzenean pakete turistikoak saltzen dizkien bidaia agentziak eta turismo erakundeak.

Euskadik erakustoki batekin eta gure enpresarientzako, euren harremanetarako eta hitzordu komertzialetarako, topagune batekin parte hartzen du. Merkataritza eta Turismo sailburuordea, Itziar Epalza; Turismo zuzendaria, Mertxe Garmendia, eta Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziako zuzendari nagusia Arantza Madariaga hiriburu britaniarran daude egun hauetan eta profesionalekin bilerak izango dituzten azokaren lehen bi egunetan.

Erresuma Batua Euskadirentzat nazioarteko bigarren merkatu igorlea da, Frantziaren ondoren. Gaur egun merkatu honekin zuzeneko hegaldiak daude Bilbotik, Vueling eta Easy Jet konpainiakin.

 

 

 

 

 

2 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @DeustoAlumni
    2014.eko azaroak 03

    Comentario de Twitter:
    Turismo de Euskadi en la feria WTM de Londres http://t.co/tdB2yxwQ6H

  • @hotelarbe
    2013.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Turismo de Euskadi en la feria WTM de Londres. http://t.co/o3ddF2m9pB

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)